Nacionales E.Herria :: 02/08/2014
35/02 sententziaren irakurketa
35/02 auziaren sententzia jakin berri dugun honetan, ondokoa da Ernaitik egiten dugun irakurket
35/02 auziaren sententzia jakin berri dugun honetan, ondokoa da Ernaitik egiten dugun irakurketa:
Espainiko Auzitegi Nazionalak kaleratutako 35/02 auziaren sententziak, hogei mahaikide
espetxeratzeko eta 111 herriko taberna konfiskatzeko zigorra ezarri du. Sententzia zinez da larria,
konponbideren kontrako atzera pausu nabarmena denez.
Euskal Herrian eskubide guztiak bermatuak izango diren eszenatoki baten alde lanean dihardugun
bitartean, Espainiako Gobernuak eta honen menetara mugitzen den epaitegiak euskal herriatarron
nahiaren aurka ekiten dute. Zigor honek herritarrok libre pentsatzeko eta jarduteko daukagun
eskubidea oztopatzeaz gain, argi uzten du PPren gobernua gerra estrategian iltzatuta dagoela eta
inboluzioan sakondu nahi duela.
PPren gobernuak askatasunaren aldeko ahotsak isilarazi nahi ditu, disidentzia politikoa akabatu, eta
horregatik halako zigorrak Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatzen duten militante eta
espazioen kontra. Gaur 35/02 izan da, baina atzetik datoz 28 gazteren eta segurako atxiloketen
epaiketak.
Oker daude halako zigorrekin Euskal Herrian konponbidean bizitzeko egin dugun apustua garaituko
dutela uste badute. Inork ez ezerk ez digu eragotziko helburu hori erdiestea eta gure bidean aurrera
jarraituko dugu determinazio osoz eta elkarlanaren bidez. Jakin dezatela Euskal Herria askatu arte
borrokan jarraitzeko hautua baldintzatuko duen sententziarik ez dela existitu ezta existituko ere.
Funtsik gabeko sententzia honen aurka mobilizatzeko deia luzatzen diogu gazte orori, horretarako
gaurtik aurrera iragarri diren deialdi ezberdinetan parte hartuz. Kartzelak husteko garaia da.
Konponbidearen garaia da. Jo ta ke!
Ernai, 2014ko uztailak 30









