lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 18/02/2026

36 migratzaileri muga zeharkatzen lagundu zieten zazpi ekintzaileak errugabetzat jo dituzte

La Haine - Euskal Herria
Prokuradoreak 1.000 eta 1.500 euro arteko isunak eskatu zituen zazpitik seirentzat.

Baionako Auzitegiak errugabe jo ditu 2024ko Korrikan Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen dituen Santiago zubitik 36 migratzaileri muga pasatzen lagundu zieten zazpi militanteak. Antolatutako taldean pertsonen trafikoa delitua leporatuta auzipetu zituzten. Prokuradoreak 1.000 eta 1.500 euro arteko isunak eskatu zituen zituen seirentzat. Elementu eskasagatik ez zuen zigorrik eskatu zazpigarrenarendako.

Auzian, epaileek froga baliagarri bakar batean oinarritu zuten erabakia. Erabilitako bideoak bederatzi minutu eta 31 segundo irauten du, eta Ahotsa.info-ren YouTube kanalean ikusgai dago libreki. Bertan, auzipetuetako batzuek Korrikaren hasiera egunean egindako ekintza azaltzen dute; hala ere, ez da inon esaten migratzaileekin muga zeharkatu zutenik. Hendaiatik Baionarako bidean lagundu zietela aipatzen da, eta laguntza hori legezkoa da, diru trukerik egin ezean. Alde batetik, hori nabarmendu zuten abokatuek; bestetik, ezin dela ondorioztatu, larruazalaren koloreagatik soilik, bideoan auzipetuen alboan ageri diren “afrikar itxurako” pertsonak legez kanpoko migratzaileak zirenik.

Epai horretaz pozik agertu dira denak. Maritxu Paulus-Basurko epaituen abokatuak azpimarratu du hartu den erabakia juridikoa izan dela ez eta politikoa.

Azken urteetan frantses poliziak ezarritako Bidasoa ibaiaren gaineko muga zeharkatzeko ahaleginetan hamar migrante hil dira. Bestalde, ekintza hori burutu zen urtean, Europar Batasunaren hegoaldeko muga herrietan 1.541 pertsona hil edo desagertu ziren 2024ko lehen sei hilekoan.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal