lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ8D

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

10/01/2018 :: Nacionales E.Herria

#50akLIBRE Epaiketa amaituta, sententziaren zain geratu dira 50 auzipetuak

x Topatu
Alcala de Henareseko auzitegian izan da berrogeita hamar lagunen aurkako epaiketa.

2015eko epaiketa batean egindako ekimen sinboliko batengatik, desordena publikoa egotzi zieten, bost hilabeteko espetxi zigorra eskatuz bakoitzarentzat. Gaur eman dute amaitutzat epaiketa, eta sententziaren zain geratu dira.

2013.urtean sortu berri zen Ernai Gazte Antolakundeak Gazte Danbada antolatu zuen Urduñan. Ekitaldi nagusiaren egunean, Xabier Lopez Peña preso politikoa espetxean hil izana salatu zuten. Fiskaltzak eta AVT elkarteak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, bina urteko kartzela eskatu zuten Ernaiko zazpi kiderentzat. Topatuko kidearentzat eta Periko Solabarriarentzat, berriz, urte eta erdikoa. Azkenean, ordea, azken honen aurkako karguak epaiketa hasi aurretik kendu zituzten.

 2015.urteko maiatzean jarri zuen epaiketarako data Angela Murillo epaileak, Segi gazte antolakundearen aurkako makro-epaiketan aste batzuk lehenago talde terroristako kide izatea egotzita zazpi gazte espetxeratu zituen epaile berberak. 

Epaiketa iristean, desobedientziaren aldeko hautua egin zuten epaituek ekimen sinboliko baten bidez. Zortzi akusatuak altxatu ziren, espetxeratuen argazkiak soinean zituztela eta herri harresi bat irudikatuz; publikoko kideek, berriz, gazteak babestu zituzten. Momentuko akusatuei zein publikoari, desordena delitua egotzi zieten. 

Hiru urteren ostean, gaur izan dute epaiketa. Goizean goiz gerturatu dira epaituak Alcala de Henareseko epaitegira. Auzipetu guztiak izan dira deklaratzen lehenak. Publiko gisa zeudenek epaiketa hartan ez zutela txalotu eta ezer ez zekitela azaldu dute; auzipetuak zirenek berriz, herri harresia protesta sinboliko gisa egin zutela adierazi dute. 

AVTko abokatu baten txanda izan da ostean: lekuko gisa deklaratu du. Publikoko jendea oihuka hasi zela esan du, aulki gainera igo ez ote ziren gaineratuz. Epaiketaren unean aretoan zeuden bi poliziek ere eman dute euren lekukotza, publikoa pixkat bat tiratu eta ondoren euren kabuz irten zirela azalduz. 

Abokatuetako batek adierazi du ezin dela argudiatu publikoko kideetako bakoitzak txalotu zuenik; eta beraz, guztien absoluzioa eskatu dute defentsaren abokatuek, “eragozpena ez zelako larria izan eta ez dagoelako frogarik”. Fiskalak eskaerei eutsi die, bost hilabeteko espetxe zigorra bakoitzarendako.

50 lagunen irakurketa:

2 urte baino gehiago igaro dira, eta hemen gaude berriro ere. Badirudi beste bizitza batean izan zela 2013an Urduñan Ernaik ospatutako Gazte Danbadako ekitaldiaren harira, 9 euskal herritar terrorismoari gorazarre egitea leporatu eta 2 urteko espetxe eskaerarekin Madrilera, Audientzia Nazionalera, jaitsarazi gintuztenetik. Xabier Lopez Peña euskal presoa hil zen bat-batean ospitalean, baina espainiar justiziak, nahiago izan zuen beste albo batera begiratu, eta gu ikertu. Gazteok ekitaldian berari eta bere sendiari egindako elkartasun keinua, baita Topatu proiektu komunikatiboak egindako albistea ere, delitu bihurtu zituzten. 

2015eko maiatzean jarri zigun epaiketarako data Angela Murillo epaileak, Segi gazte antolakundearen kontrako makro-epaiketan aste batzuk lehenago talde-terroristako kide izatea egotzita 7 gazte espetxeratu zituen epaile berberak, hain zuzen. Hainbat hilabetez luzatu zen fartsa izan zen epaiketa hori, gazte mugimendua, gazte militantzia, eta oro har, euskal gazteria kriminalizatzea eta zigortzea helburu zuena. Azken hilabeteotan agerian geratu den espainiar justiziaren erabilera politikoaren bidegabekeria bat gehiago izan zen hura. Epiaketa politiko bat, finean. 

Horregatik, epaiketa iristean, interes politikoen gainetik dagoen justicia defendatzeko desobedientziaren aldeko hautua egin genuen ekimen sinboliko baten bidez: epaiketako une batean, 8 akusatuok altxatu, eta akusatuok zein orduko publikoak soinean generamatzan libre kamisetak kendu eta Angela Murillok espetxeratutako gazteen aurpegik utzi genituen agerian. Keinu sinboliko hori nahikoa izan zen 8 akusatuak zein elkartasuna adieraztera joan ginen lagun guztiak desordena delitu baten aitzakiapean auzipetzeko. Epaiketa politiko bat hau ere. 

Ironikoki, aste batzuk beranduago, Auzitegi Gorenak berak arrazoia eman zion gure aldarrikapenari eta Bergoi Madernaz, Ainhoa Villaverde, Xabat Moran, Marina Sagastizabal, Aiala Zaldibar, Igarki Robles eta Ibon Esteban aske utzi. 

Hala ere, hemen gaude denok berriz ere bi urte beranduago, Alcala de Hernareseko epaitegian, Euskal Herri osoko eta Madrileko 50 gazte, bakoitzak 5 hilabeteko espetxe eskaera bizkar-gainean. Euskal herritar gehiegik egin behar izan duten eta egiten jarraitzen dugun bidea eginez berriro. Elurrez eta izotzez betetako errepideetan bidea arriskatuz, soberan ez dugun dirua xahutuz eta indar fisiko zein psikologikoak ahituz. Duela ez hainbeste bide bera egin zuten lagun batzuek zioten bezala, “basque lives matter”, baina ez justizia espainolari. Denborak aurrera egingo ez balu bezala, epaitegietara kateatuta nahi gaituzte, isunek eta espetxe eskaerek itota, hari fin baten gainean kolokan beti... baina guk argi dugu, bide luze batean jarri nahi dizkiguten harriak dira, elkartasunak eta borrokak merezi dute. 

Horregatik, epaiketa honen zentzugabekeria salatu nahi dugu. Noren buruan sar daiteke kamiseta batzuk erakusteagatik, edo besterik gabe, lagunei elkartasuna adierazteko epaitegian bertan egoteagatik norbait auzipetzea? 50 lagun auzipetzea? Euskal Herria zapaltzeko errepresioa eta epaitegiak erabiltzen dituztenen buruan bakarrik. Badirudi ez dutela ulertu epaiketa bat gehiago ez dela nahikoa izango elkartasuna eteteko, lege eta sententzia injustuei men egiteko. Hamaika bider frogatu dugu alferrikako estrategia dela, eta gaur ere hala egingo dugu. Errepresioaren eta mehatxu judizialen gainetik, euskal gazteriak libre bizi eta borrokatzen jarraitzeko apsutua egiten dugu! 

Azkenik, bukaezinak diren prozesu judizial hauetan zehar utzi gaituen Periko Solabarria gogora ekarri nahi dugu. Danbadako ekitaldian auziperatu zuten hura ere, eta osasun arrazoiak zirela eta ezin izan zen madrilera jaitsi. Zalantzarik gabe, bestela, gurekin jaitsi beharko zuen hark ere. Azken unera arte borrokalari nekaezin, hilabete beranduago utzi gintuen. Azken unera arte LIBRE bizi izan zen, guk geuk ere egingo dugun bezala! 

50ok LIBRE! Epaiketa politiko gehiagorik ez!

 

 http://topatu.eus/edukia/50-lagun-epaituko-dituzte-urtarrilean-madrilen-epaiketa-batean-herri-harresia-irudikatzeagatik

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fJ8D

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal