lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK9g

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

07/06/2018 :: Nacionales E.Herria

60 urte geroago / 60 años después

x Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso politiko ohia.
60 años después, es evidente que si deseamos un futuro independiente y socialista, solo el pueblo trabajador vasco podrá ser sujeto y protagonista de su propio futuro

Jon Iurrebaso Atutxa, ex preso político vasco de ETA

60 urte geroago

 Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM) Euskal Herria okupatu eta zapaltzen duten bi estatuen kontrako 60 urte baino luzeagoko borrokaldi heroikoaren eta desorekatuaren ostean, gaur egun, ordea, ikusten dugu Ezker Abertzale Ofiziala eta erreformista (EAO) burgesia txikiarekin, erreformismoarekin, burokraziarekin eta morrontzarekin lerrokatu egin dela, eta EAJri begira dagoela, egia esan, halako jokamoldea izan du beti, bera jaio zeneko artegi nagusira itzultzea baita, hau da, independentista ez den betiko EAJ eusko-espainiarraren ondora itzultzea. Hori dena burgesia eusko-espainiarraren sektore jakin batekin eskean ibili ondoren, bai eta, independentistak ez diren “ezkertiar” erreformistekin ere. Hala ere, alferrik izan da, bi indar horiekiko aliantzek kale egin baitute, horren harira azpimarratu beharra dago biek ala biek ez zutela gogoan Euskal Herria independente eta sozialista izaterik, ezta gaur egunean ere.

 Azken hamarkada luzeotan errepresioa, torturak, kartzelaldiak eta heriotzak pairatu izan arren, ilusioa eta uste osoa geneukan Euskal Herria independente eta sozialistaren aldeko borrokan, hortaz, orduan artegi nagusiarekin itzultzeak sinestezina zirudien. Hala eta guztiz ere, hamarkada haien analisi historiko eta dialektikoa eginez gero, ez da horren sinesgaitza, alegia, klase-borrokan oinarritutako analisia eginez gero.

 Ez dakigu EAOrekin (Sortu eta EH Bildu) identifikatzen den oro horretaz jabeturik ote dagoen, dena dela, dirudienez argi dago, urruneko 2009. urteaz geroztik, EAOn gertatzen ari denaren jakitun dela jende asko (Sortuko egiturakoez gain), eta baten batzuk 2009 baino lehenagotik. Edonola ere, gogora ekar dezagun borroka-tresna bat bazterturik geratu zela betirako (euskal langile herriaren defentsarako borroka-tresna), euskal gizartea heldutasunera iritsia zela argudiatuz eta handik aurrera aldebakarreko DESOBEDIENTZIA inplementatuko litzatekeela promestuz, harik eta estatu okupatzaile eta zapaltzaileetatik emantzipatu arte.

 Horretara, EAOri zegokion neurrian, eta ENAMtik baino haratago, herri eta gizarte mugimenduak eta dagoeneko heltzear dagoen langile mugimendua desegiteko apustua ari da gertatzen eta, aldi berean, erreformismoa eta pragmatismoa txertatzen ari dira haien jardueran (ekintza-eremu eta inplementazio urrikoa). Beti ere, jakina, jardute parlamentarista ahaztu gabe: burgesa, erabat konbentzionala, entzefalograma laukoa, subertsioarekin eta inbasoreak inposatutako sistemarekiko erresistentziarekin inolako loturarik ez duena eta, bistan denez, bultzatzen ez dituena. Horixe da EH Bilduk Madrilen erakusten digun errealitate negargarria, izan ere, PSOEren alde egin berri du, 1974ko Suresnes-eko kongresuan baino lehenago kapitalaren pieza bat gehiago izatea erabaki zuena eta PPren aldizkako ordezko teatrala den berbera, eta hori argi geratu da urteen poderioz. Oraingoan, gastaturik dagoen tresna bat ordezkatzeko antzeko bat jarri dute, kapitalak eta bere klase-egitura osoak (politikoa, administratiboa, ekonomikoa eta judiziala) bizirik iraun dezaten, eta horren aurrean, EH Bilduk bere alde egin du. Zehazki, “higiene demokratikoa dela kausa” aurrekontuen alde egiten du, duela egun batzuk ezetza eman bazien ere. Egia esan, estatu okupatzaileak legitimatzea baino, euskaldunok ez dugu ezer egiten euren parlamentuetan. Planteatu beharreko lehen kontua izango litzateke, baina ekidin egiten dena bide eta trikimailu guztiak erabiliz.

 Halako sumisiozko posizioak ez du inolako kontraesan gaindiezinik sortzen okupazioaren ondoriozko instituzioetan, bai eta, estatu okupatzaileen benetako botereetan eta sistemari itsumustuan men egiten dioten gainerako alderdietan ere. Gauzak horrela, hor dugu EZ independentziaren atariko tituluaren inguruko akordioa, hain justu, independentziari muzin egiten diotenekin eta modu guztietara garbi adierazi dutenekin, era berean, EAJrekiko akordioaren bidez Euskal Herriko zatiketa, oro har, eta Hegoaldekoa, bereziki, onartu egiten dute, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa (Euskadi) eta Nafarroa Garaiaren arteko bereizketa. Halaber, akordioaren bidez estatuekiko menpekotasuna (gaur egungo status quo-a) onartu egiten dute, bai eta, kapital atzerritarrak nahiz eusko-espainiarrak inposaturiko askatasun-sistema eta debekuak ere, ezinbestekoak direlako kapitalaren biziraupenerako, ugalketarako eta euskal langile herriaren olatuen kontrako dike gisa jarduteko. EAJk ez du inoiz independentziaren aldeko borrokan parte hartuko, estatuko benetako botereekin halaxe adosturik baitu, hau da, unean uneko gobernuen gainean daudenekin.
Baserri baskongadoaren gestioa egiten du besterik ez, Euskal Herria independente eta sozialistaren alde dagoen euskal langile herriari galga jarriz.

 Ez gaitu harritzen Sortu eta EH Bilduren jokabideak, horra administrazio yankiarekin dituzten lagunarteko harremanak, horrek esan nahi du edozein gauza egiteko gai direla, euskal langile herriaren alde borrokatzea izan ezik. Nola da posible odolez goraino zikindurik dagoen administrazio inperialista batekin harremanik izatea, Obamaren agindupean, sei herrialde inbaditu eta askoz gehiago eraso eta mendean hartzen zituen bitartean? Zergatik Ezker Abertzale Ofizial eta erreformistaren inguruneko hainbatek ez dute oraindik sinesten, Trump-en ereduzko hauteskundeak zirela eta, bidalitako zorion gutuna egiazkoa eta guztiz jakina denik? Zergatik, hau ere jakitera eman da, baten batzuek ez dakite eta, beti ere, ez dute sinesten EH Bilduk espainiar indar errepresiboak zoriondu zituenik Espainiako demokraziaren babesean egindako lanagatik?

 Ezker Abertzale Ofizial eta erreformistak ahaleginak eta bi egiten ditu nazio eta klase-etsaien eskubideak, balioak eta demokrazia gure zainetan sartzen, hala nola, bake soila; bake prozesua, zeinetan bidezko indarkeria defentsiboa den desagertutako bakarra; “egoera demokratikoaren” lorpena, desagertutako borroka armatuaren konkista gisa azaltzen zaiguna, nahiz eta alderdien legea, gure etsaiaren legea, onartu eta betetzea besterik ez izan; estatuen indarkeriaren monopolioa, edo beste era batera esanda, sistema okupatzaileari eta kapitalari zinez men egitea.

 Ehunka jarduketa, deklarazio, gezur eta egia erdi azken 60 urteotako borrokaldiaren zilegitasunaz zalantzak sortarazteko asmotan. Bitartean, han-hemenka barkamena eskatzeaz gain, inoiz gertatu behar ez zuela aipatzen da hitz-erdika edo esaten da, beste batzuk hasi zirela modu lotsatian adieraziz… Azken finean, errudun-ustea eta iraganeko jarduera okerra gugan barneratzen saiatzen ari dira, duela gutxi izan duten, gaur egun duten eta hemendik aurrera izango duten jokabidea justifikatze aldera. Ildo horretan, gezurra dirudien arren, oraindik hamaika ikustekoak gara.

 Modu horretara, filosofia burgesaren eta gure etsaien edo aurkaririk zuzenenen inguruko mezuz eta kontzeptuz bonbardatu egiten gaituzte. Zergatik ote da ustez demokratikoa pertsona ororentzat eskubide guztiak aldarrikatzea zehaztasun gehiagorik egin gabe? Eskubide eta betebehar berberak al dituzte euskal langile herriak eta gainbalioa indarrez kentzen digutenek, betirako okupatu nahi gaituztenek edo euskal langileen etorkizun propioari uko egiten diotenek? Halakoak eta antzeko beste perla batzuk, hala nola, zatiketa onartzea geroago federazioa osatzeko…

 Kontraesan nabarriak errepikatzen dituzte inongo lotsarik gabe jendaurreko adierazpen bakoitzean.
Zatiketa onartzeagatik EAJ kritikatzen bazen ere, orain etorkizuneko egitasmoan zatiketa bera proposatzen da abiapuntu gisa. Eztabaidatu gabeko kontua da, aurrekariak hamar urte ingurukoak direlarik, hain zuzen, Ezker Abertzalean esku kolpea jo zuen lobby-ak euskal eta nafar herritarrak bereizten hasi zirenean, gaur egungo politikarako bidea prestatuz. Hemerotekak jasotzen duen bezala, une hartan, Euskal Komunitatea eta Nafarroako Komunitatea aipatzean, lobby horrek etsaiaren diskurtsoa, kontzeptua eta terminoak bereganatu egin zituen.

 Okupatzaileak, gerrako harrapakin gisa, errepresaliatuen ondasun partikularretan egindako konfiskazioaren ostean, bultzakada berria eman behar dela adierazi zuten, horrenbestez, zer espero dezakegu halakorik esaten duenaren aldetik? Zer bultzatu behar da? Norekin? Zertarako? Oinez gabiltzanok buruz atzeratuak izango bagina bezala, eta arrazoitzeko eta analizatzeko gaitasunik ez bageneuka bezala. Modu sinplean esanda, eskizofrenikoa.

 Hala gertatzen da eremu guztietan, baita espetxeetan ere. Dirudienez, euskal preso politikoen kolektiboko kide gehienek onartu egin dute Sortu Bidea, damuaren eta salaketaren marra gorriak kenduta. Bada, nekatu gabe behin eta berriz ekarriko ditugu gogora espainiar estatuko espetxe-politikaren nahitaezko eskakizunak: damutzea, barkamena eskatzea, euskal preso politikoen kolektibotik ateratzea, bitartekoei eta helburuei uko egitea, salatzea eta indarrean dagoen espetxe-legeria osoa betetzea, halaber, zigorrik ez izatea, graduz pasatzeko, era horretara, baimenen eta, geroago, baldintzapeko askatasunaren bidean aurrera egiteko. Horrez gain, kide baten agresioaren aurrean beste aldera begiratzea, beste kide batzuengan errepresio handiagoa eragitea, baten batzuk legeriaren eta kartzelarien aginduen aurrean makurtzen direnean... eta abar luze bat. Azken batean, eutsiezinezko egoera, eta ez denboraren poderioz, zero minututik hasita baizik.

 Zein irtenbide bilatu behar diote euskal preso politikoek dilemari? Nola saihetsi dezakete gure etsaiaren exijentzia, hots, ez damutzearen kontraesana? Zer gertatzen da? Sortu Bidearen okerreko kalkulua ote zen? Gure iritzirako, Sortu Bidearen sortzaileek guztiz konbentziturik zeuden eta daude egin zutenaz, bai eta, presoen esku utzitako kontraesanaz ere. Gainditu al dute marra gorria? Baina gainditzen ez badute? Bada, gainditzen ez badute, ez dago graduz pasatzerik. AMNISTIA OSOA eta berorri lortzeko ondoriozko borroka dira irtenbide bakarra, halakorik entzun nahi ez badute ere.

 Bitartean, ehunka preso izango ditugu (orain daudenak eta, halabeharrez eta zoritxarrez, egongo direnak) Sortuk markatutako independentziaren egunean, horren harira ihazko urtarrilean Sortuko buruzagiek 2026 jarri zuten independentziaren urtetzat, data “errealista eta bideragarria” delakoan, “edo lehenago, baldin eta euskal gizarteak halakorik nahi badu”. Alegia, zortzi urte barru bideragarri eta erreala izango da hiru estatuz osaturiko federazioa: alde batetik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, gero Nafarroa Garaia eta azkenik Iparraldea, gerora, sozialismoaren eta, beranduago, feminismoaren alde “borrokatzeko” eta… Bada, hori.

 Espainiako Espetxeen Lege Organiko Orokorreko (LOGP) ondoz ondoko erreformak direla medio, kasurik onenean eta egoera aldatzen ez bada, orain espetxean dauden zenbait euskal preso politiko hirugarren gradura pasatuko dira 2043. urte inguruan, baldintzapeko askatasuna 2048. urte inguruan eta behin betikoa inoiz ere ez, zaintzapeko askatasunaren erregimenpean biziko direlako. Kasurik txarrenean eta garrantzizko kondenak dutenek, ordea, hirugarren gradua edo baldintzapeko askatasuna lortzeko zenbaketa egiterako orduan, 40 urte oinarritzat hartu beharrean, kondena guztien urteak hartuko dira kontuan. Modu horretara, espetxean beteko dute kondena osoa, eta aurreko kasuan 2051. urtean izango litzateke.

 Ez gabiltza asmakerietan.
Milaka euskal herritarrek ondo baitakite zertaz ari garen, espetxean izan direlako edo, bestela, errealitate hori hurbiletik ezagutzen dutelako, hala nola, senitartekoak, militanteak, lagunak, lankideak eta abarrak. Hori da espainiar okupatzailearen legeak markatzen duena, behin eta berriz erreformatua euren etsaiak suntsitzeko smotan, kasu honetan, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan diharduen euskal erresistentzia.

 Artikuluaren hasierara itzulita, 60 urte geroago, etorkizun independente eta sozialista nahi izanez gero, argi dago euskal langile herriak soilik beraren etorkizunaren subjektu eta protagonista izan ahalko duela. Ezin dezakegu utzi beste inoren eskutan, halaber, gaurko zeregina ezin dezakegu utzi biharko. Eguneroko zeregin horrek gure etorkizunaren etengabeko isla inplementatzea exijitzen digu.

 Ez dago askapen dinamikarik bideratzeko beste modurik, hain justu, gure helburu nagusietarantz garamatzan askapen dinamika. Hain dira zailak halako gakoak gauzatzea, ezen horiekin bat datozen egiturak eta etorkizuneko dinamika iraunkorrak berrikusi edo eraiki beharko diren.

 Posiblea ikur bezala hartu duen eta ezinezkoa kimeratzat jotzen duen erreformismoaren aurrean, batez ere, jakitun izanik posiblea kontu onargarria eta ezinbestekoa dela etsaiarentzat, guk ezinezkoa posible bihurtu egingo dugu. Kontzientzia, borondate eta pertseberantzia kontua da. Askok eta askok, gure aurretik, esan eta egin duten bezala, “amets egitea ezinbestekoa da baina gure ametsetan sinisten dugunaren arabera”. Era berean, oso gogoan dugu Jon Idigorasek egun batean adierazitakoa: “EAJrik gabe zaila izango da independentzia lortzea, EAJrekin ezinezkoa”.

 

Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso politiko ohia.

 

________________

60 años después

 Después de más de 60 años de una lucha heroica y desigual por parte del MLNV frente a los dos Estados que ocupan y oprimen a Euskal Herria, la fracción que se sitúa en la posición pequeño burguesa, reformista, burócrata y entreguista que hoy representa la IA Oficial y reformista (IAO), vuelve los ojos, que realmente nunca quitó, al principal redil donde nació. Este no es otro que el PNV vasco-español de siempre y no independentista. Todo ello después de mendigar ante cierto sector de la burguesía vasco-española de un lado, y reformistas de “izquierda” no independentistas por otro. En ambos casos han sido alianzas fallidas y es de subrayar que ninguna de las dos fuerzas deseaban, ni desean, un futuro independentista y socialista para Euskal Herria.

 Y este hecho de volver al redil, hubiera parecido imposible de creer a lo largo de estas largas décadas de represión, torturas, cárcel, muerte y también de ilusión y convencimiento pleno de luchar por una Euskal Herria independiente y socialista. Sin embargo, no es tan imposible de creerlo si analizamos ese periodo desde una perspectiva histórica y dialéctica, es decir desde un análisis basado en la lucha de clases.

 No sabemos si todas y todos los que se identifican con la IAO (Sortu) y EHBildu lo saben, pero lo que si parece evidente es que, además de la estructura de Sortu, hay muchas personas que son conscientes de todo lo que está ocurriendo en la IAO desde el ya lejano 2009 y, algunas también desde antes de ese año. En todo caso, recordemos que se abandonaba un instrumento de lucha para siempre (un instrumento de lucha para la defensa del pueblo trabajador vasco), bajo el argumento de que la sociedad vasca ya era mayorcita y bajo la promesa de que en adelante se implementaría de una manera unilateral la DESOBEDIENCIA hasta conseguir la emancipación de los Estados ocupantes y opresores.

 Y lo que está ocurriendo es una apuesta por desmantelar (además del propio MLNV), en la parte que le tocaba a la IAO, el movimiento popular, el movimiento social, el ya moribundo movimiento obrero y meter el reformismo y el pragmatismo en lo poco que su actividad abarca e implementa. Sin olvidar, claro está, la práctica parlamentarista burguesa más convencional. Una actividad parlamentaria de encefalograma plano y sin ninguna conexión con la subversión y resistencia al sistema que impone el invasor y que, evidentemente, no impulsan.

Esa es la triste realidad que nos muestra EHBildu en Madrid optando por un PSOE que ya decidió antes de su congreso de Suresnes (1974) ser una pieza más del capital, y periódico recambio teatral del PP. Así ha quedado demostrado a lo largo de los años. Hoy, ante un instrumento desgastado, se coloca a otro semejante para la supervivencia del capital y de su entramado político, administrativo, económico y judicial de clase. Ante ello, EHBildu lo apoya. En concreto apoya “por higiene democrática” los presupuestos que rechazó hace unos días. En realidad, las vascas y vascos no hacemos nada en los parlamentos de los Estados que nos ocupan si no es legitimarlos. Esa debiera ser la primera cuestión que se evita plantear por todos los medios y artimañas.

 Esa posición sumisa no genera contradicción insuperable alguna ni para las instituciones emanadas de la ocupación, ni para los poderes reales de los Estados que nos ocupan, ni para el resto de partidos que acatan el sistema a pies juntillas. Y eso se traduce en pactar el preámbulo de la NO independencia precisamente con los que la han rehuido y abiertamente manifestado, por activa y por pasiva. Es decir, no hay pacto con el PNV si no se acepta la partición de EH en general y de Hego EH en particular entre Vascongadas (Euskadi) y Nafarroa Garaia. No hay pacto si no se admite el estatus-quo actual de sumisión a los Estados y aceptación del sistema de libertades y prohibiciones que el capital extranjero y vasco-español nos imponen y que le son imprescindibles para su propia supervivencia, reproducción y dique contra las aguas del pueblo trabajador vasco. El PNV jamás luchará por la independencia pues lo pactado con los poderes reales del Estado, con los que están por encima de los gobiernos de turno, es únicamente la gestión del caserío vascongado y hacer de freno para el pueblo trabajador vasco que pretenda una EH independiente y socialista.

 Y no nos extraña la actitud de Sortu y de EHBildu pues quien mantiene relaciones amistosas con la administración yanqui puede llegar a hacer cualquier cosa salvo luchar radicalmente a favor del pueblo trabajador vasco. ¿Como se puede tener relación con una administración imperialista manchada de sangre hasta las cejas que en el caso de Obama invadió 6 países y agredió y subyuzgó a muchísimos más, durante su mandato? ¿Por qué hay gente del entorno de la IAO y reformista que todavía no se cree que la carta de felicitación a Trump y sus ejemplares elecciones electorales es un hecho cierto y sobradamente reconocido? ¿Por qué, siendo público también, hay gente que ignora y, en todo caso, no se cree que también EHBildu felicite a las fuerzas represivas españolas por salvaguardar la democracia española?

 La IAO y reformista se ha esforzado por meternos en la sangre el derecho, los valores y la democracia de nuestros enemigos nacionales y de clase. Esto es, paz a secas. Proceso de paz donde la única violencia que desaparece es la legítimamente defensiva. Logro de una “situación democrática” explicada como conquista al desaparecer la lucha armada, cuando lo único que significa es la asunción y práctica de la ley de partidos o ley de nuestro enemigo. Monopolio de la violencia para los Estados o, lo que es lo mismo, auténtica sumisión al sistema ocupante y al capital.

 Cientos de actuaciones, declaraciones, mentiras y medias verdades para hacernos dudar de la justeza de la lucha de los últimos 60 años. Mientras, por aquí y por allí, se pide perdón y, a menudo, se medio dice o dice que nunca debiera haber pasado, manifestando tímidamente que los primeros que empezaron fueron otros… En definitiva, nos están intentando meter un sentimiento de culpabilidad y errónea práctica pasada, para justificar su actuación reciente, actual y futura. En este sentido, y aunque parezca mentira, todavía nos queda mucho por ver.

 Así, nos martillean con mensajes y conceptos que obedecen a la filosifía burguesa y a nuestros enemigos o adversarios más directos. ¿Por qué es supuestamente democrático reivindicar todos los derechos para todas las personas sin ninguna especificación más? ¿Es que los que nos arrancan la plusvalía, los que pretenden ocuparnos para siempre, los que niegan un futuro en manos del pueblo trabajador vasco tienen los mismos derechos y obligaciones que éste? Esa y otras perlas por el estilo, como aceptar la partición para luego federarse…

 Es una práctica repetitiva el hecho de que en la misma intervención pública nos muestren evidentes contradicciones sin sonrojo alguno. Se criticaba al PNV por aceptar la partición y ahora hacen un proyecto de futuro partiendo de esa misma partición. Sus antecedentes, sin ningún debate, vienen de hace unos 10 años, cuando el lobby que dio el golpe de mano en la Izquierda Abertzale comenzó a hablar de vascos y navarros preparando el terreno de su actual política. La hemeroteca esta ahí. Ya en ese tiempo ese lobby hizo suyo el discurso y concepto y términos del enemigo al hablar de Comunidad Vasca y Comunidad Navarra.

 ¿Qué podemos esperar de quien ante la requisa por el ocupante de bienes particulares de represaliados, en calidad de botín de guerra, manifiesta que hay que darle un nuevo empuje….? ¿A qué? ¿Con quien? ¿Para qué? Es como si los de a pie fuéramos disminuidos mentales sin ninguna capacidad de razonamiento o de análisis. Es, sencillamente, esquizofrénico.

 Es así en todos los ámbitos. En las cárceles también lo es. La vía-Sortu es aceptada al parecer por la mayoría del colectivo de presos políticos vascos con la salvedad y líneas rojas del arrepentimiento y la delación.
Pues bien, no nos cansaremos de recordar que la línea político penitenciaria del Estado español requiere el arrepentimiento, pedir perdón, abandonar el colectivo de presos políticos vascos, renunciar a medios y fines, delatar y asumir en su conjunto la legislación penitenciaria vigente. No tener castigos para progresar de grado e ir avanzando hacia los permisos y más adelante poder obtener la condicional. Mirar para otro lado ante una agresión a un compañero, acarreando más represión para otros compañeros cuando algunos se pliegan a la legislación y al mandato de los carceleros... Un largo etc. Y una situación insostenible, no ya en el tiempo, sino desde el minuto cero.

 ¿Cómo resuelven las presas y presos políticos vascos este dilema? ¿Cómo evitar la contradicción de no arrepentirse si así lo exige nuestro enemigo? ¿Qué ocurre? ¿Qué la vía Sortu hizo un mal cálculo? Pensamos que los que hicieron la vía Sortu tenían y tienen pleno convencimiento de lo que estaban haciendo y de la contradicción que dejaban en manos de los presos. ¿Se saltan la línea roja? ¿Y si no se la saltan? Pues si no se la saltan no hay progresión de grados. Hay quien no quiere oírlo pero tenemos que manifestar que no hay otra solución que la AMNISTIA TOTAL y la consiguiente lucha para conseguirla.

 Mientras, tendremos cientos de presos (de los de hoy y de los que por desgracia e inevitablemente habrá) para el día de la independencia de Euskal Herria que en enero del pasado año dirigentes de Sortu situaron el año 2026 como una fecha “realista y viable”, “o antes, si la sociedad vasca lo desea”. Es decir, dentro de 8 años es viable y real un Estado de las Vascongadas, otro de Nafarroa Garaia y otro de Iparralde que estarán federados para luego “pelear” por el socialismo y más tarde por el feminismo y… En fin.

 Con las sucesivas reformas de la LOGP española, en el mejor de los casos y si no cambia la situación, algunas presas y presos políticos vascos que hoy están encarcelados, alcanzarán el tercer grado hacia el 2043, la condicional hacia el 2048 y nunca la libertad penitenciaria definitiva pues saldrán bajo libertad vigilada. En el peor de los casos y con varias condenas importantes, su cómputo para lograr el tercer grado o la condicional no se hará sobre 40 años sino sobre el total de las penas impuestas. De esa manera cumplirán toda la condena en prisión, que en el caso que mencionamos se produciría en el año 2051.

 No nos estamos inventando nada. Miles de vascos saben de qué hablamos porque han estado en las cárceles o cerca de esta realidad por ser familiar, militante, amigo, compañero de trabajo, etc. Eso es lo que marca la ley del ocupante español después de ser reformada una y otra vez para destruir a sus enemigos, en este caso la resistencia vasca que lucha por la independencia y el socialismo.

 Y volviendo al comienzo del artículo, 60 años después, es evidente que si deseamos un futuro independiente y socialista, solo el pueblo trabajador vasco podrá ser sujeto y protagonista de su propio futuro.
No podemos dejarlo en manos de nadie más. Y no podemos dejar para mañana lo que es tarea de hoy. Y ese quehacer diario nos exige implementar un reflejo constante de lo que será nuestro futuro.

 No hay otro modo de conducir una dinámica de liberación hacia nuestros objetivos principales. Con esas claves tan difíciles de llevar a cabo habrá que revisar o construir las estructuras acordes y las dinámicas permanentes y de futuro.

 Ante el reformismo que hace bandera de lo posible calificando de quimera lo imposible, y sabiendo que lo posible es, sobre todo, lo aceptable e imprescindible para el enemigo, nosotras y nosotros haremos posible lo imposible. Es cuestión de conciencia, voluntad y tenacidad. Como muchos ya habrán dicho y hecho antes que nosotros y nosotras: “soñar es imprescindible con la condición de creer en nuestros sueños”. Y tenemos muy presente lo que en su día acuñó Jon Idígoras: “Sin el PNV será difícil conseguir la independencia, con el PNV imposible”.

 Jon Iurrebaso Atutxa, ex preso político de ETA

 

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fK9g

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal