lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/05/2024

A30eko greba feminista orokorraren harira, hiru grebalari deitu dituzte deklaratzera

Jenofa Berhokoirigoin
Azpeitiko epaitegian deklaratu beharko dute ekainaren 5ean. Zumaia eta Zarautz arteko A-8 autobidearen mozketari loturik, "desordena publikoa" egozten diete.

Zumaiako mugimendu feministak ohar bidez jakitera eman du, azaroaren 30eko greba feminista orokorrari lotuta, hiru kidek deklaratu beharko dutela, leporaturiko "desordena publikoaren" harira. Zumaia eta Zarautz arteko A-8 autobidearen mozketari lotua da prozedura. Mobilizazio horretan bi grebalari feminista identifikatu zituen Ertzaintzak eta deklaratzera deituriko hirugarrena, haatik, eguerdiko eta iluntzeko mobilizazioetara deitzen zuen informazio orria bidali zuena da.

Ekainaren 5ean deklaratu beharko dute Azpeitiko epaitegian. Urola Kostako koordinakunde feministak elkarretaratze batera deitu du, egun berean 09:50ean auzitegiaren aitzinean, prozedura judiziala bertan behera uztea eskatzeko eta elkartasuna adierazteko. Leporaturikoarengatik sei hilabete eta hiru urte arteko presondegi zigorrak aurreikusten ditu legeak. Beste behin, zaintza sistema publiko eta komunitarioaren aldarria zabalduko dute elkarretaratzetik.

Azaroaren 30 goizaldean hainbat grebalarik Arroako autobideko irteera moztu zuten, bidesari aitzinean eserialdia eginez. Auto-ilara luzeak sortu ziren Zumaia eta Zarautz arteko autobidean. Hego Euskal Herri osoan bideraturiko greba feminista orokorraren baitako ekintza izan zen.

https://www.argia.eus/albistea/azaroaren-30eko-greba-feministaren-harira-hiru-grebalari-deitu-dituzte-deklaratzera

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal