Nacionales E.Herria :: 29/10/2024
Abanton duela bi aste izandako lan-istripu batean zauritutako langilea hil egin da


Bizkaiko udalerriko El Campillo industriagunean jazo zen istripua, urriaren 17an, Viuda de Sainz eraikuntza enpresako instalazioetan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, begian inpaktua jaso zuen langileak hondeatzaile baten motorra konpontzen ari zela. 52 urteko behargina Gurutzetako Ospitalean egon da ingresatuta, eta bertan hil da.