lahaine.org
Nafarroa :: 31/07/2023

Accion Social talde neonazia hainbat pankarta mezu faxisteekin jarri zituen tuterako jaietan

La Haine - Euskal Herria
Ez zen izan espainolismoa sustatzen zuen ekintza bakarra jaietan, izan ere udalak kanta espainolistak jarri zuen txupinazoan

Accion Socialeko faxistak hainbat pancarta jarri zituen Tuterako kaleetan “Tudela navarra y española” eta “Gora Santa Ana navarra y española” lemak erabiliz. Ez da lehengo aldia talde honek faxismoa eta espainolismoa zabaltzen duela Nafarroako Erriberan, izan ere, janari bilketa bat antolatu zuten Fiteron eta hainbat pankarta jarri dituzte hango herrietan.

Hala ere faxista hauek ez dira izan mezu espainolista bultzatu duten bakarrak, jaien hasieratik egon ziren presente, izan ere Tuterako Udalak(UPN) txupinazoan “Que viva España” dioen kanta bat jarri zuen bolumen osoarekin eta ikur espainolak presente egon ziren plazan. Bestalde, ere ikurriñak ikusi ziren egun horretan Tuterako plazan “Tutera faxismoaren aurka” zioen pankarta batekin.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal