lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 30/03/2024

AEKren aurkako salaketa jarri du Vox eskuin muturreko alderdia Espainako Auzitegi Nazionalean

La Haine - Euskal Herria
Salaketa Covitek egindako txosten batean du jatorria, eta honetan, Korrikako parte-hartzailei "terrorismoa goratzea" leporatzen diete, euskal preso politikoen argazkiak erakusteagatik.

AEKren aurkako salaketa jarri du Voxek Espainiako Auzitegi Nazionalean, joan zen astean Euskal Herria zeharkatu zuen Korrikan euskal preso politikoen 60 bat argazki erakutsi zirela argudiatuta. Lasterketako parte-hartzaileek "terrorismoa goratu" eta "biktimen duintasuna iraindu" zutela argudiatu du eskuin muturreko alderdiak, Covitek egindako txosten batean dagoen informazioari erreferentzia eginez. Hori horrela, hainbat eskaera egin dute, pankartak zeramatzaten pertsonak identifika ditzatela, galdegin dute lasterketa igaro zen herrietako udaletan ekitaldia baimentzen zuten espedienteak eska ditzatela, baita gobernuen, Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren txostenak ere. Horiek jasotakoan, Auzitegira bidali nahi dituzte, parte-hartzaileei, segurtasun-neurriei eta Korrikan izandako gorabeherei buruzko datuak izan ditzan.

Horren aurrean, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) erantzun du ez zuela salaketaren berri. Dena den, askotan errepikatu dutenez, esan dute ezinezko zaiela Korrikan gertatzen den guztia kontrolatzea, euren lana lekukoa eta pankarta zaintzea delako, eta, beraz, ez dagokielako eurei aldarrikapen denak kontrolpean izatea.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal