lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 14/06/2023

Agur eta ohore Jabier Salutregi

La Haine - Euskal Herria
Gaur ekainak 14 zendu da kazetari historikoa

Jabier Salutregi Mentxaka euskal kazetaria izan zen. Egin egunkariaren zuzendaria izan zen 1998 uztailaren 15a arte, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak 18/98+ auziaren barruan egunkaria ixteko agindua eman zuenean. Garzon epaileak Egin egunkariak ETA diruz laguntzen zuela zeritzon. 2009an, 11 urte geroago, Espainiako Auzitegi Gorenak Egin egunkariaren itxiera legearen aurkakoa izan zela ebatzi bazuen ere, akusatuei kartzela-zigorra berretsi zien Dena da ETA tesia mantenduz.

Espainiaren euskal presoa politikoak etxetik urruneko espetxetan sakabanatzeko politika zela eta, Burgosko kartzelan eduki zuten preso. 2015eko urriaren 20an atera zen aske 7 urte eta erdiko espetxealdia bete ondoren.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal