lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 27/03/2022

Agur eta Ohore Yvan!

La Haine Euskal Herria
Apirilaren 25 eta 26an JARDUN Koordinadorak Ivan Colonna preso politiko korsikarraren erailketa salatzeko kontzentrazioak burutu ditu.

Apirilaren 25 eta 26an JARDUN Koordinadorak Ivan Colonna preso politiko korsikarraren erailketa salatzeko kontzentrazioak burutu zituen Gasteizen eta Donostian urrenez urren. Hona hemen Koordinadorak gertakariaren harira plazaratutako irakurketa:

Yvan Colonna Korsikako askapen mugimenduko kidea zen, gaztetatik militatu zuena.Klandestinitatean 4 urte ematera behartua izan eta gero, 2003ko urtean atxilotua izan zen,talde anonimo batek egindako ekintza batean parte hartu izana leporatuz. Akusazioaren oinarri bakarra komisaldegian atxilotutako kide batzuk eginiko deklarazioa izanik, kideak geroago deklarazioa atzera bota arren, bizitza osorako kondena jaso zuen Yvanek.
Arleseko espetxean preso yihadista baten jipoiaren ondorioz koman oso larri geratu zen Colonna. Aste honetako astelehenean, ospitalean 3 aste zeramala zendu zen Yvan. Ospilatean sartu zenetik...Frantziar estatuak Yvan-en hilketan izandako papera salatzeko asmoz, korsikan zehar istiluak egon dira...

Yvan espetxe politikak akatu zuen...bizitako dispertsioak eta espetxearen baldintzak akatu zuten.
JARDUN KOORDINADORATIK, Yvanek jasotako jipoia eta heriotza Frantziar estatuaren espetxe politikaren ondorio zuzena izan dela salatzen dugu.
Era berean... Preso politikoen askatasunaren aldeko eta zapalkuntza zein esplotazioaren kontrako borrokaren antolakuntzaren beharra azpimarratu nahi dugu.

Ez dugu ahaztu behar Korsikan, independentziaren aldeko borroka hamarkada luzez eman izan dela...bertan Frantziar estatuak inposaturiko sistema politiko ekonomikoa gainditzeko asmoz eta herri korsikarraren mesedeetan jardungo zuen gobernu herrikoi eta demokratiko baten alde borrokatuz. Korsikarren borroka, Frantziar inperialismoaren kontrako borroka da, bertako herri langilearen zapalkuntza eta jasaten duten esplotazioaren kontrako borroka alegia.

EUSKAL HERRIAN ondo ezagutzen dugu estatu zapaltzaileen errepresioa eta zapalkuntza, eta Frantziar estatuak hainbestetan egindako sarraskien lekukoak gara. Ezin baitugu ahaztu Frantziar estatuak Argel eta beste hainbat kolonietan izandako jarrera inperialista, estatu batuekin batera tortura garaikidearen bultzatzaile nagusiak izatera helduz.

Guzti honek herri langileen antolakuntzaren ezinbestekotasuna baino erakusten ez digu...Potentzia inperialista zein estatu zapaltzaileak euren interes ekonomikoak defendatzeko biolentziaren monopolioa baliatzen dutela agerikoa da, eta herri oron...horren ordainlea, beti langile klasea da.

Bake sozialaren iruzurra salatzeko garaia da, NATOren jarrera gudazalea salatzeko garaia da, Donbass, Sahara, Palestina...gaur egun inperialismoaren eta euren morroien interesendefentsan hamaika guda ematen ari dira, eta horren aurrean elkartasun internazionalista pizteko garaia da!

HORRETARAKO, JARDUN-etik herri langile ororentzat antolakuntza iraultzailean murgiltzeko garaia dela aldarrikatzen dugu!! Soilik herri antolatuak eskeini dezakelako benetako laguntza, eta guri dagokigunez... soilik EUSKAL HERRI LANGILE ANTOLATUAK eten dezake ESTATU ESPAINOL ETA FRANTSESAK DUTEN PARTE HARTZEA, EUSKAL HERRIAN ETSAIARI AURRE EGITEKO ANTOLATUZ,

EUSKAL HERRI LANGILEAREN ALDEKO SISTEMA POLITIKO BATEN ALDE LAN

EGINEZ!

GUK ,BORROKA BIDE BAKARRA DELA ARGI DUGU, ETA OZEN ALDARRIKATUKO

DUGU...NONAHI...ETSAIARI...KLASE ESPLOTAZIO ETA ZAPALKUNTZARI… AURRE EGIN BEHAR DIOGULA !

HORREGATIK ANTOLAKUNTZARA BATZEKO DEIA LUZATZEN DIZUEGU, BORROKA GARAIA DELAKO, AURRE EGITEA EZINBESTEKOA DELAKO!

AGUR ETA OHORE YVAN!

GORA KORSIKAKO HERRI LANGILEAREN BORROKA!

GORA EUSKA HERRIA ASKATUTA!

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal