AHT-ren kontrako sabotaje ekintza bat burutu dute Oreretan
Astehazkenean 23:15-ak aldera hondeamakina bat erre dute eta margoketak egin dituzte Oreretako AHT-aren obretan zipaioen kontra. Azken urtean AHT-aren obrak azeleratu dira izan ere inbertsio handia egon da, 385,6 milioi guztira. ADIF-Alta Abiadurak 250 milioi euroko ekarpena egiten du, eta beste 135,6 milioi Eusko Jaurlaritzak finantzatzen ditu kupoaren bidez.
Hauek dira partidarik aipagarrienak:
- Bilbo-Vitoria-Donostia adarreko obrak: 170,39 milioi
- TEN-T korridoreak (Europa barneko garraio-sarea): 75,09 milioi
- Astigarraga-Irun tartea: 70,3 milioi
- Burgos-Gasteiz abiadura handiko linearen konexioa: 4,5 milioi
- Irungo geltokia: 4,1 milioi
Honi gehitu behar zaio RENFE-ren aurrekontuak 32 milioi euro aurreikusten du Euskal Autonomia Erkidegoan Laudio, Barakaldo, San Mames, Autonomia eta Peñotako geltokietan inbertsioak egiteko.