Aitor Zelaia eta Galder Barbadori espetxeratze agindua iritsi zaie


2021ko otsailaren 2an atxilotu zituztenetik 2 urtera Auzitegi Nazional espainarra lau urteko espetxe zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa ezarri zien bi gazteei. Epaiak “lehergailuak eta su-eragileak egiteko elementuen biltegia” eta hauek “helburu terrorista” bat zeukatela argudiatu zuen egun hartan eta epaitutako bi gazte gazteiztarrei leporatu zien material hau zulo batean gorde izana. Epaiketaren arabera material hauek 2014an erabili izan ahal ziren Kutxabank bankuaren kontrako ekintza batean, nahiz eta froga espezifikorik ez izan. Hala ere, materialak zeuden plastikozko poltsa batean gazteen hatz-markak aurkitu izanak froga nahikoaz hartu zuen epaiak bi gazteak kondenatzeko.
Epaiketan Aitor eta Galder deklaratu zuten Ezker Abertzaleren estrategia pazifistarekin bat egiten zutela, hala ere, epaiak ez zuen kontuan hartu.
Gertaera hauen aurrean ANkerkeriari Stop plataformak hainbat mobilizazio antolatu ditu herri eta auzo desberdinetan, manifestazio nazional batekin bukatuko dena irailaren 30an 18,30etan Gasteizen.