lahaine.org

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/eV5o

Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf
  tamaño texto
Enviar por e-mail  enviar        Versión para imprimir  imprimir

traductor

03/12/2015 :: Nacionales E.Herria, Euskal Herria

Al hilo de la nota publicada por los seis juzgados en París

x Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimendua
Ante la nota publicada por los militantes de ETA juzgados en París que ha aparecido en todos los medios de comunicación, el Movimiento Pro Amnistía desea exponer lo siguiente

 

[Euskara]

Parisen epaitutakoen oharraren harira

 

Parisen epaitutako ETAko sei militanteek argitaratutako eta dagoeneko komunikabide guztietan agertu den oharraren harira, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak zera adierazi nahi du:
-Gure mugimenduaren izena aipatu ez den arren aipatuta sentitu garela eta, guk bezala, mundu guztiak sentitu duela oharrak aipamen zuzena egiten zigula.
-Ez dela kasualitatea amnistiaren aldeko manifestazio arrakastatsua eta gero horrelako joko zikina erabili izana. Batzuek manifestazioa boikoteatzeko etengabeko saiakera egin dute euren benetako aurpegia agerian utziz eta orain, manifestazioaren arrakasta parte hartzaileen zifrek diotena baino askoz ere sakonagoa dela ikusten dutenean, edozein iraultzaile lotsatuko lukeen azpijokoari ekin diote.
Estatuei aurre egiteko jartzen ez duten indar guztia AAMri aurre egiteko erabiltzen dute. Batzuek hain galduta dute iparra etsaia nor den ere ezberdintzen ez dutela.
-Tamalgarria dela hain kondena luzeak inposatu dieten egunean, kondenatuek beraiek albiste hori estali izana komunikabide sarraskijaleei horrelako bazka emanez, desobedientziaren epaiketa bezala iragarri zutena lotsaren epaiketa bihurtuz. Preso hauetako batek beste bostak erabili dituela pentsatzeko arrazoiak ditugu.
-Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ez diola sekula EPPK uzteko inolako gonbidapenik egin ez sei preso hauetako bati ez beste inori. Baieztapen hori gezur lotsagarria baino ez da. Gure mugimenduak ahalik eta lasterren errektifikazio bat egin dezatela eskatzen du.
- Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak inoiz ez diola Euskal Herriari gezurrik esan, eta are gutxiago preso politikoei. Esaten duguna egiten dugu eta egiten duguna esaten dugu. Gure herriarekiko zintzotasuna da hasiera-hasieratik argi izan dugun baldintzarik gabeko araua. Denborak guri buruz esan duten gezur bakoitza agerian utzi du.
-Aipatutako oharrean agertzen diren gezurren larritasuna ikusirik, preso horietako bati igorritako gutuna (ustez EPPK uzteko gonbidapena luzatzen diogun berbera) publiko egiteko beharrean aurkitzen garela horrelakorik ez dugula egin argi gera dadin, azaltzea beharrezkoa ez den arrazoiengatik gutunaren esanahia batere aldatzen ez duten linea batzuk zentsuratzea erabaki dugun arren.
-Gutun hau publiko egitearen ondorioez jabetzen garela eta orain arte komunikabideetan aireratu nahi izan ez ditugun zenbait gai agertu daitezkeela, inolaz ere Euskal Herriko militantziari ezkutatu ez dizkiogunak, izan ere herri ezberdinetan egindako aurkezpenetan tratatu ditugun gaiak baitira.
Komunikabideen aurrean Sorturi kalte ez egiteko mantendu dugun jarrerari horrela erantzun izanak perspektiba politiko falta ikaragarria erakusten du.
-Gure kritikarik zorrotzena egin nahi diegula inolako kontrasterik egin gabe gezur honi sinesgarritasuna eman eta etekin politikoa ateratzeko erabili nahi izan duten guztiei. Edozein gauza kritikatu daiteke baina argudioekin. Denak ez du balio eta marra gorrietatik kanpo dagoen gauzetako bat gezurra erabiltzea da. Desioak baino ez direna errealitate bihurtzeko itsukerian Euskal Herriko egunkariren bat ere barregarri gelditu da, jarraian datorren preso horietako bati bidalitako gutun honek (ustez EPPK uzteko gonbitea luzatzen dioguna) frogatzen duen moduan:
“Kaixo, lagunok!
Zuek bidalitako idazkia arreta eta errespetu handiz irakurri dugu eta hurrengo lerroetan saiatuko gara ahal dugun neurrian zuen zalantza eta hausnarketei erantzuten. Aurretik doala zuen ekarpena garrantzitsua dela guretzat, aurrerantzean gure jardueran akatsak zuzentzeko eta baita gure proiektua zuei helarazteko orduan izan ditugun hainbat gabezi zuzentzeko ere.
Hasteko, eta aipatzen dituzuenen artean laburrenak direlako, argitzea bidali genizuen manifestuari zuek atxikitzea ez dugula bilatzen. Orain dela urtebete baino gehiago atera genituen idazkiak izan ziren (…) eta gure jaiotzaren berri emateko sartzen saiatuko ginela erabaki genuen. Beraz, eta esan bezala, ez dugu zuen atxikimendua eskatzen.
Bigarrenik, argitzea ere gure intentzioa ez dela presoen asistentziari heltzea. Hasieratik esan duguna zera da: hainbat kasu eman daitezkeela zeinetan preso batzuk asistentzia gabe gera litezkeenak. Esate baterako, badago kasuren bat presoek kolektiboa uztea erabaki dutela, ez Nanclares bideari jarraituz, baizik eta borroka ikuspegi batetik kolektiboaren zenbait neurrirekin ez daudelako ados eta koherenteena kolektiboa uztea zela erabaki dutelako. Horrelako kasuetan guk prestutasuna agertu dugu kide horiek babes politiko eta asistentzialik gabe ez uzteko. Gerta liteke ere etorkizunean atxiloketa berriak gertatzea, (…) pertsona horiek kolektibotik kanpo geldituko liratekeela. Guk argi daukagu pertsona horiei babes politikoa eta asistentziala emango diegula. Horraino asistentziaren inguruan hartzen dugun konpromisoa.
Gai mamitsu eta korapilatsuagoetan sartuz, aipatzen diguzue gure jarduteko erarekin zalantzak sortzen zaizkizuela eta galdetzen diguzue EPPKren ordezkariei zuzendu gatzaizkien. Laburki azalduta, guk ez genuen mugimendu hau martxan jartzea erabaki Herrirak, jaso zuen kolpe errepresiboa eta gero, desagertzea erabaki zuen arte.
Momentu horretan erabaki genuen, eta ez lehenago, amnistia defendatuko zuen mugimendua sortzea eta EAn existitzen ziren antolakunde guztiei (…) eman genien gure intentzioaren berri, EPPK eta EIPK barne. Batzuen partez ez genuen erantzunik jaso eta beste batzuen partez mehatxuak jaso genituen, hain zuzen ere EAn estatu kolpe bat eman zutenen partez.
Argi eta garbi hitz eginez, ordutik aurrera gertatu dena zera izan da: EA ofizialaren partez lintxamendua jaso dugula. Nortzuk ginen jakin arren hasieran gure existentzia ukatuz eta, gure existentzia ukaezina zenean, mugimendu honen atzetik FSE-ak zeudela hasi ziren zabaltzen, gaur egun ere horrelako joko zikinarekin jarraitzen dutelarik. Benetako gerra zikina (intentsitate baxukoa, noski) hasi dute gure aurka: gure militanteen izenak zituzten zerrendak eginez (jakinda etsaiaren eskuetan bukatzeko aukera handia dagoela), gure militanteen aurkako mehatxuak (amnistiaren aldeko gutuna sinatu zuen preso ohi baten tabernan pintaketak egitera iritsi direlarik) ala zenbait abokaturen jarrera, gure militante batzuekin hitzorduak jarriz gurekin lanean jarraituz gero lana ere galduko zuela mehatxatzera helduz (“Parot Doktrinaren” anulazioa eta gero kaleratutako kide baten kasuan).
Horri batzen zaio Gara jokatzen ari den papera. (…) Hortaz, ulergarriagoa da zergatik azken garaietan hainbeste artikulu argitaratzen dituzten amnistiaren alde lanean dihardugunon aurkako kritikak biltzen dituztenak eta zergatik amnistiaren aldeko mugimenduko prentsa ohar gehienak zentsuratzen dituzten. Bitxia, ezkutatzen dituzten oharren artean presoen sostenguan lan egiten zutenen atxiloketak salatzen zituena edota preso gaixoen askatasunaren aldeko manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen genuenekoa egotea, beste batzuen artean. Zergatik? Gure mugimenduaren jarduera desitxuratu nahi dutelako. Badakite zuengana heltzeko zailtasunak ditugula eta egunkariak direla EHko errealitatearen berri jasotzeko duzuen bitartekorik zuzenenak. Hori bai, saiatzen ari dira soilik interesatzen zaien errealitate hori helarazten, gainontzeko errealitateak desitxuratuz. Esate baterako, oso argigarria da iritzi artikuluekin egiten dutena. Zentsuratzen ez dituztenean, filtroa pasatzen dutenen artean gutxi batzuk baino ez dituzte paperezko edizioan argitaratzen, gainontzekoak edizio digitalean geratzen direlarik (esate baterako Alfonso Sastreren gutuna amnistiaren aldeko mobilizazioetara atxikiz). Zergatik ez dituzte paperezkoan argitaratzen? Gure ustez zuengana ez iristeko. Horrelako klimarekin ulertuko duzue bitartekarien bidez helarazi beharrean zuengana zuzenean jotzea erabaki izana.
Aipatzen dituzuen kezken artean badago beste bat garrantzitsua iruditzen zaiguna: zatiketak ekiditearena. Asko dira zatiketa ekidin nahi horretan, azkenean etxeko butakan telebistari begira gelditu diren militanteak. EA ofizialak inoiz baino militante gutxiago ditu (euren datuen arabera Sortuk legez kanpoko Batasunak baino militante gutxiago ditu eta Ernaik hainbestetan kolpatutako Segik baino gutxiago) eta inoiz baino liberatu gehiago. 2010etik hona Sortuko elite baten partetik (edo Sortu bilakatuko zenarena) bere militantziaren ahoa ixteko etengabeko saiakera egon da. Sortun ezin da eztabaidatu, erabakiak elite batek hartzen ditu eta konforme ez dagoenari etxera joateko gonbitea egiten diote. Guk elite horren eta oinarriko militantziaren artean desberdintzen badakigu. Oinarriko militantzia horri eskua luzatzen diogu elkarrekin lanean jarraitzeko, baina eliteak ez du maniobratzeko tarte txikiena ere uzten. Ernaiko kide bat bota dute gurekin lanean zebilelako eta biak kontrajarrita zeudela ziotelako. Ez gara gu izan bi lekuetan lan egin ahal izatea galarazi dugunok. Hala eta guztiz ere, Bilboko jaietan egindako amnistiaren aldeko manifestazioan 2000 lagun bildu genituen, tartean LAB, Sortu, Ernai, ANV, Askapena, Boltxe eta abarretako militanteak zeudelarik. Gaur egun EA ofizialaren barruan batasuna mantentzeko eskaintzen duten aukera bakarra denari amen egitea da, eta batasunaren izenean ezin da ezarritako pentsamendutik ateratzen den ideia oro zikiratu. Hortaz, gu EA ofizialetik at kokatu gara EAko militante sentitzen garen arren.
Idatzi duzuenarekin jarraituz, esaten diguzue zuentzat ez daudela kontrajarrita lantzen ari diren zenbait dinamika eta amnistia. Guretzat ere ez daude kontrajarrita.
Badakigu larritasun berezia duten egoerak badaudela, esate baterako preso gaixoen afera, eta lehen esan bezala guk horrelako ekimenak babestu egin ditugu. Are gehiago, urriaren 17rako Alcala-Mecora martxa bat ari gara antolatzen preso gaixoen askatasuna galdegiteko. Hori bai, iruditzen zaigu sektore batzuentzat mobilizazio horiek giza eskubideen esparruan kokatzea egokia izan daitekeela baina beste irakurketa bat ere gehitu behar zaiola, eta horixe da gure eginkizuna, azaltzea giza eskubideak urratzen dizkietela militante politikoak diren heinean estatuek etekin politiko bat ateratzea bilatzen dutelako. Irakurketa hori ezin dela falta uste dugu.
Amnistiaren gaiarekin jarraituz, zuek bezala guk ere argi daukagu oraintxe bertan ez daukagula amnistia bat gauzatzeko indar nahikorik. Indar kontuak aipatzen dituzue eta 3 aukera orokor ikusten dituzue: irabaztea, berdintzea ala galtzea. Guk uste dugu 3. aukera horretatik oso hurbil gaudela. Ados, amnistia oraintxe bertan ez dago batere hurbil, baina ez independentzia ezta sozialismoa ere. Orduan, aukera zein da? Erabakitze eskubidearen aldarrikapenean gelditzea? Ez zaigu irakurketa zuzena iruditzen, izan ere independentziaren beharra defendatzen duenik gabe inork ez duelako inoiz erabaki eskubidea gauzatzearen beharra aztertuko. Sozialismoa eta amnistiarekin gauza bera gertatzen da, kalean defendatu behar direla egunen batean indar korrelazio hori aldatzeko aukera mantentzeko.
Defendatzeari uzten badiogu sugar hori amatatu egingo da, belaunaldi berriek ez dutelako horren beharrik ikusiko, hori ikasi egiten baita.
Amnistiaren gaiak presoez eta iheslariez baino askoz ere haratago eragiten du. Amnistia defendatzen dugunean herri batek bere burua defendatzeko eta borrokatzeko duen eskubidea ari gara defendatzen. (…) Amnistia defendatzea etorkizuneko belaunaldientzat borrokaren aukera zabalik mantentzea da. Borrokaren sugarra ahul dago orain, egia da eta horretan zuekin ados, baina amnistiaren hauspoari ematen jarraitu behar diogula uste dugu sugar hori guztiz ez amatatzeko.
Guk ez dugu inor engainatu nahi. Oso zaila daukagu gaur egun preso zaudetenak kondenak bete gabe kartzelatik ateratzea, baina herri honen borroka ez da ez zuekin, ez gurekin, ez ETArekin bukatzen. Guztion ardura da herri honen askatasunari ateak ez ixtea eta hori ez da etorriko herriaren despolitizaziotik, alderantziz baizik. Amnistiaren aldarrikapena da gatazka honen izaera politikoa mantentzeko lanabes garrantzitsuena.
Preso eta iheslarien gaia giza eskubideen esparruan gelditzen bada 50 urteko borroka gordina zakarrontzira botatzen egongo gara eta ondorioak atzeraezinak izango direla uste dugu.
Azkenik, badago legedia onartzearen kontua. Guk kritika publikoa egin genion EH Bilduk aurkeztutako “Bakerako Euskal Bideari”. Nahi izanez gero hurrengo batean sartuko dizuegu horri egiten diogun kritika, luzea baita lerro hauen artean sartzeko. Orokorrean esan dezakegu proposamen horrek preso eta iheslarien egoeraren zama osoa preso eta iheslarien bizkar uzten duela.
Segun eta nolako jarrera hartzen duen errepresaliatu bakoitzak orduan eta halako egoera izango du kartzelan egoteko ala 3. gradu batera pasatzeko. Biktimen inguruan egiten duen irakurketa ere ezin dugu konpartitu, Carrero Blanco eta Argala maila berean jartzen dituela iruditzen zaigulako (adibide bat jartzearren). Bitartean, ETAk hildako alkate frankisten omenaldietan parte hartzen ibili ziren EH Bilduko ordezkariak, EH Bilduk berak gure eroritakoei jarritako plakak eta oroigarriak kentzen zituen momentu horretan. Polizi okupazioari buruz egiten duen irakurketa negargarria da eta torturei “praktika txarrak” deitzen diete. Luzea da hemen azaltzeko baina gu horrelako estrategia batean ez gara egongo.
Badakigu esaten duguna ez dela samurra baina zuei gauzak zelan ikusten ditugun helarazi nahi dizkizuegu hitz epelak erabili gabe. Zuek diozuen moduan, militanteak zarete eta guk militanteei hitz egiten zaien moduan hitz egin nahi dizuegu, eta ez egoera zail batean dauden gizajo batzuei bezala.Egin dizkiguzuen galderei erantzun diegula uste dugu. Helarazten diguzuen edozein zalantzari erantzuten saiatuko gara. Jaso besarkada handi bat. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.”
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Euskal Herrian, 2015eko abenduaren 3a.

[Castellano]

Al hilo de la nota publicada por los seis juzgados en París

Ante la nota publicada por los seis militantes de ETA juzgados en París y que ya ha aparecido en todos los medios de comunicación, el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión desea exponer lo siguiente:
-Que aunque no se ha mencionado el nombre de nuestro movimiento nos damos por aludidos y que, como nosotros, todo el mundo ha sentido que nos hacía alusión directa.
-Que no es casualidad que hayan utilizado un juego tan sucio después de la exitosa manifestación del sábado a favor de la amnistía. Algunos han hecho un constante intento por boikotear la manifestación dejando al descubierto su auténtica cara y ahora, cuando ven que el éxito de la manifestación tiene un calado más profundo que lo que dicen las cifras de participación, inician una acción rastrera que sonrojaría a cualquier revolucionario. Toda la fuerza que no ponen en hacerle frente al enemigo la utilizan para hacerle frente al Movimiento Pro Amnistía. Algunos tienen tan perdido el norte que ni siquiera distinguen quién es el enemigo.
-Que es lamentable que el día que les han impuesto tan largas condenas, los propios condenados hayan sido los que han tapado la noticia ofreciendo a los medios de comunicación más carroñeros semejante banquete, convirtiendo lo que anunciaron como el juicio de la desobediencia en el juicio de la vergüenza. Tenemos razones para pensar que uno de estos presos ha utilizado a los otros cinco.
-Que el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión jamás ha hecho la invitación de abandonar el EPPK ni a ninguno de estos seis presos ni a ningún otro. Esa afirmación no es más que una vergonzosa mentira. Nuestro movimiento pide que hagan una rectificación lo antes posible.
-Que el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión nunca le ha mentido a Euskal Herria y mucho menos a los presos políticos. Hacemos lo que decimos y decimos lo que hacemos. La honestidad hacia nuestro pueblo ha sido una norma incondicional desde el principio. El tiempo ha ido dejando en evidencia todas las mentiras que sobre nosotros se han dicho.
-Que en vista de la gravedad de las mentiras aparecidas en la mencionada nota, nos vemos en la obligación de hacer púbica la carta enviada a uno de estos presos (la misma en la que supuestamente les invitamos a abandonar el EPPK) para que quede claro que no hemos hecho nada por el estilo, aunque por razones que no hace falta explicar hemos decidido censurar algunas líneas que en absoluto alteran el significado de la carta.
-Que somos conscientes de las consecuencias de hacer pública esta carta y de que pueden aparecer temas que si bien hasta ahora no hemos querido airear en los medios de comunicación, de ninguna de las maneras se las hemos ocultado a la militancia de Euskal Herria, ya que son temas de los que hemos tratado en las presentaciones que hemos llevado a cabo en distintos pueblos. Responder así a la actitud de no perjudicar a Sortu que hemos mantenido ante los medios de comunicación muestra una falta de perspectiva poítica asombrosa.
-Que queremos hacer nuestra más contundente crítica a todos los que han dado credibilidad y han querido sacar provecho político de esta mentira sin haber hecho nada por contrastarla. Cualquier hecho se puede criticar pero con argumentos. No todo vale y una de las cosas que queda fuera de las líneas rojas es la utilización de la mentira. También algún medio de comunicación de Euskal Herria ha quedado en ridículo en su ceguera por convertir en realidad lo que solo son deseos, como demuestra esta carta (en la que supuestamente le invitamos a abandonar el EPPK) enviada a uno de estos presos (original en euskera): “Kaixo lagunok!
Hemos leído con mucho respeto y atención el escrito que nos habéis enviado y en las próximas líneas trataremos de responder a vuestras dudas y reflexiones en la medida de lo posible. Vaya por delante que para nosotr@s es importante vuestra aportación, tanto para que en el futuro podamos corregir errores en nuestra actividad como para corregir algunas de las deficiencias que hemos tenido a la hora de haceros llegar nuestro proyecto.
Para empezar, y por ser las más cortas entre las que nos mencionáis, aclarar que no pretendemos que os adhiráis al manifiesto que os enviamos. Son unos escritos que sacamos hace más de un año (…) y decidimos que los meteríamos para daros cuenta de nuestro nacimiento. Por lo tanto, y como hemos dicho, no buscamos vuestra adhesión.
En segundo lugar, aclarar que nuestra intención no es hacernos cargo de la asistencia a los presos. Lo que hemos dicho desde el principio es lo siguiente: que podrían darse casos en los que algunos presos pudieran quedarse sin asistencia. Por ejemplo, hay algún caso en el que presos han decidido dejar el colectivo, no siguiendo la vía Nanclares, sino desde un punto de vista de lucha, porque no estaban de acuerdo con algunas de las medidas tomadas por el colectivo y han decidido que lo más coherente era abandonarlo. En casos como estos nosotr@s hemos mostrado nuestra disposición de no dejar sin protección política y asistencial a esos presos. También podría pasar que en el futuro ocurrieran nuevas detenciones, (…) y que esas personas se quedarían fuera del colectivo. Nosotr@s tenemos claro que a esas personas les vamos a dar protección política y asistencial. Hasta ahí el compromiso que adquirimos respecto a la asistencia.
Entrando en temas más sustanciales y enmarañados, nos comentáis que os surgen dudas con nuestra forma de proceder y nos preguntáis que si nos hemos dirigido a los representantes del EPPK. Resumiendo, nosotr@s no decidimos poner este movimiento en marcha hasta que Herrira, después del golpe represivo que sufrió, decidió disolverse. En ese momento decidimos, y no antes, crear un movimiento que defendería la amnistía y dimos cuenta de nuestras intenciones a todas las organizaciones (…) que existen en la IA, incluyendo al EPPK y al EIPK. Por parte de algunos no recibimos respuesta y por parte de otros recibimos amenazas, precisamente por parte de quienes dieron un golpe de estado en la IA.
Hablando claro, lo que ha ocurrido desde entonces es que hemos sido linchados por parte de la IA oficial. Al principio negando nuestra existencia a pesar de saber quiénes éramos y, cuando nuestra existencia era innegable, extendiendo que detrás de este movimiento estaban las FSE, juego sucio con el que siguen a día de hoy. Han iniciado una auténtica guerra sucia (de baja intensidad, claro) contra nosotr@s: haciendo listas negras con nombres de nuestr@s militantes (sabiendo que hay muchas posibilidades de que terminen en manos del enemigo), amenazas contra nuestr@s militantes (habiendo llegado a realizar pintadas en el bar de un ex preso que firmó la carta a favor de la amnistía) o la actitud de algún abogado poniendo citas con militantes nuestros llegando a amenazarles con perder el empleo si seguían trabajando con nosotros (como en el caso de un kide liberado tras la anulación de la “Doctrina Parot”).
A eso se le suma el papel que está jugando Gara. (…) Así, es más fácil de entender por qué en los últimos tiempos publican tantos artículos que reúnen críticas contra quienes trabajamos a favor de la amnistía y por qué censuran la mayoría de las notas de prensa del movimiento pro amnistía. Curioso que entre las que han censurado se encuentren la que denunciaba la detención de quienes trabajaban en el apoyo a los presos o la que llamábamos a participar en la manifestación a favor de la libertad de los presos enfermos, entre otras. ¿Por qué? Porque quieren distorsionar la actividad de nuestro movimiento. Saben que tenemos dificultades para llegar hasta vosotr@s y que los periódicos son los medios más directos que tenéis para conocer la realidad de EH. Eso sí, están tratando de haceros llegar solo la realidad que les interesa, distorsionando el resto de realidades. Por ejemplo, es muy clarificador lo que hacen con los artículos de opinión. Cuando no los censuran, de entre los que pasan el filtro solo publican unos pocos en la edición de papel, quedándose el resto en la edición digital (como la carta de Alfonso Sastre adhiriéndose a las movilizaciones a favor de la amnistía) ¿Por qué no los publican en papel? En nuestra opinión para que no lleguen a vosotr@s. Con un clima así entenderéis que hayamos decidido hacéroslo llegar directamente en vez de por los intermediarios.
Entre las preocupaciones que mencionáis hay otra que nos parece importante: la de evitar divisiones. Son much@s l@s militantes que en ese deseo por evitar divisiones, al final se han quedado en la butaca de casa mirando al televisor. La IA oficial tiene menos militantes (según sus propios datos Sortu tiene menos militantes que la ilegalizada Batasuna y Ernai menos que la tantas veces golpeada Segi) y más liberados que nunca. Desde 2010 hasta ahora ha habido un intento constante por parte de la élite de Sortu (o de lo que se convertiría en Sortu) por tapar la boca de su militancia. En Sortu no se puede debatir, las decisiones las toma una élite y a quien no está conforme le invitan a irse a casa. Nosotr@s sabemos distinguir entre esa élite y la militancia de base. A esa militancia de base le ofrecemos la mano para seguir trabajando junt@s, pero la élite no deja el más mínimo margen de maniobra. Han expulsado a un miembro de Ernai porque estaba trabajando con nosotr@s y decían que ambas militancias estaban contrapuestas. No hemos sido nosotr@s quienes hemos impedido poder trabajar en los dos sitios. A pesar de todo, reunimos a 2000 personas en la manifestación a favor de la amnistía llevada a cabo en fiestas de Bilbo, participando en ella, entre otros, militantes de LAB, Sortu, Ernai, Askapena, Boltxe etc. Hoy en día la única opción que ofrecen para mantener la unidad dentro de la IA oficial es hacer amén a todo, y en nombre de la unidad no se puede capar toda idea que se salga del pensamiento único. Por ello, nosotr@s nos hemos situado fuera de la IA oficial a pesar de sentirnos militantes de la IA.
Siguiendo con lo que habéis escrito, nos decís que para vosotros no están contrapuestas algunas dinámicas que se están trabajando con la de la amnistía. Para nosotr@s tampoco lo están. Sabemos que hay situaciones de especial gravedad, por ejemplo el tema de los presos enfermos, y anteriormente hemos dicho que nosotr@s hemos apoyado iniciativas de ese tipo. Es más, estamos organizando una marcha a la cárcel de Alcalá-Meco para exigir la libertad de los presos enfermos. Eso sí, nos parece que para algunos sectores puede ser adecuado situar esas reivindicaciones en el espacio de los derechos humanos pero que también hay que sumarle otra lectura, y esa es nuestra labor, explicar que vulneran sus derechos humanos porque en la medida que son militantes políticos los estados persiguen sacar un rédito político. Creemos que esa lectura no puede faltar.
Siguiendo con el asunto de la amnistía, al igual que vosotros, nosotr@s tampoco creemos que ahora mismo tengamos fuerza suficiente para conseguir una amnistía. Habláis de las fuerzas y veis tres opciones posibles: ganar, empatar o perder. Nosotr@s creemos que estamos muy cerca de esa tercera opción. De acuerdo, la amnistía no está para nada cerca, pero la independencia y el socialismo tampoco. Entonces, ¿cuál es la opción? ¿Quedarnos en la reivindicación del derecho a decidir? No nos parece una lectura correcta, puesto que si no hay quien defienda la necesidad de la independencia, nadie verá nunca la necesidad de ejercer el derecho a decidir. Con el socialismo y la amnistía pasa lo mismo, que hay que defenderlas en la calle para mantener la posibilidad de cambiar esa correlación de fuerzas algún día. Si dejamos de defenderlo esa llama se apagará, porque las nuevas generaciones no verán su necesidad, porque eso se aprende. El tema de la amnistía afecta mucho más allá de los presos y huidos. Cuando defendemos la amnistía estamos defendiendo el derecho que tiene un pueblo a defenderse y luchar. (…) Defender la amnistía es mantener abierta la posibilidad de luchar para las futuras generaciones. La llama de la lucha está débil ahora, es verdad y en eso estamos de acuerdo con vosotros, pero creemos que hay que seguir dándole al fuelle de la amnistía para que esa llama no se apague del todo.
Nosotr@s no queremos engañar a nadie. Tenemos muy difícil que quienes hoy estáis presos salgáis de la cárcel sin cumplir las condenas, pero la lucha de este pueblo no se acaba ni con vosotr@s, ni con nosotr@s, ni con ETA. Es responsabilidad de tod@s no cerrarle las puertas a la libertad de este pueblo y esto no vendrá de su despolitización, sino al revés. La amnistía es la herramienta más importante para mantener el carácter político de este conflicto. Si el asunto de los presos y los huidos se queda en el campo de los derechos humanos estaremos tirando a la papelera la cruda lucha de 50 años y creemos que las consecuencias serán irreversibles.
Por último está el tema de aceptar la legalidad. Nosotr@s hicimos una crítica pública a la “Vía Vasca para la Paz” presentada por EH Bildu. Si queréis os la haremos llegar en otra ocasión, puesto que es largo para meterlo entre estas líneas. En general podemos decir que esa propuesta deja toda la carga de la situación de los presos y huidos en las espaldas de los presos y huidos. Según la actitud que tome cada represaliado, así será su situación para estar en la cárcel o pasar a un tercer grado. La lectura que hace sobre las víctimas tampoco la podemos compartir, porque nos parece que pone al mismo nivel a Argala y a Carrero Blanco (por poner un ejemplo). Mientras, los representantes de EH Bildu estuvieron tomando parte en homenajes a alcaldes franquistas muertos por ETA, en ese momento en el que EH Bildu quitaba las placas y monumentos a nuestros caídos. La lectura que hace sobre la ocupación policial es lamentable y a las torturas las denomina “malas prácticas”. Es largo para explicar aquí pero nosotr@s no vamos a estar en una estrategia así.
Sabemos que lo que decimos no es plato de buen gusto pero queremos haceros llegar lo que pensamos sin usar medias tintas. Como vosotros mismos decís, sois militantes y nosotr@s queremos hablaros como se les habla a los militantes, no como a unos pobres que están en una situación difícil.
Creemos que hemos respondido a todas las preguntas que nos hacéis. Intentaremos responder a cualquier duda que nos hagáis llegar. Recibid un fuerte abrazo. Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión.
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

Euskal Herrian, 2015eko abenduaren 3a.Publicado 5 hours ago por 

Ver comentarios

DEC3

compartir

                        

Dirección corta: https://lahaine.org/eV5o

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal