lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/06/2013

Alde Hemendik mugimenduak atzerriko indarrak joatea eskatu du hamabost herritan

naiz.info
«Indar okupatzaile guztiak Euskal Herritik joatea» helburu duen Alde Hemendik herri mugimenduak nazio mailako mobilizazio eguna antolatu du larunbat honetan hamabost herritan.

Maila nazionaleko mobilizazioa eguna antolatu du Alde Hemendik mugimenduak. 19.30etatik aurrera hamabost herritan manifestazio koordinatuak egin dituzte «Alde hemendik, utzi bakean Euskal Herrian» lemapean.

Hain zuzen ere, Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao, Gernika, Lekunberri, Laudio, Oñati, Ordizia, Iruñea, Leitza eta Zarautzen izan dira mobilizazioak.

«Gerra egitera eta gure herria zapaltzera etorritako indar militar eta polizialek ez daukate lekurik hemen, soberan daude. Euskal herritarroi aske bizi eta izateko eskubidea etengabe zaigu urratua. Indar armatuengatik jasaten ditugun kontrol, intimidazio eta mehatxuak gure eguneroko ogia dira. Bakera bidean, pauso irmo eta atzeraezinak eman behar direlakoan gaude, baina badirudi batzuek herritarren eskakizun eta nahiei entzungor egiten jarraitu nahi dutela», adierazi zuten Alde Hemdnik mugimendua aurkezteko Altsasun egin zuten agerraldian.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal