lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/05/2026

Gose eta egarri greba bertan behera utzi du Iñaki Bilbao "Txikito" euskal preso politikoak

La Haine - Euskal Herria
Ospitale batean artatu behar izan zuen atzo. Hala ere, espetxera bueltatzen denean, bere ikur politikoak mantentzearen borrokan jarraituko du.

Iñaki Bilbao "Txikito" euskal preso politikoak maiatzaren 4an hasi zuen gose eta egarri greba, ziegako leihotik ikurriña eta Kubako bandera kentzeari uko egiteagatik isolamenduan sartu ostean. Jakinarazi berri du, dena den, bertan behera utzi behar izan duela gose eta egarri greba: okerrera egin du bere osasun-egoerak, eta ospitale batean artatu behar izan zuten atzo. Hala, baraualdia eteta erabaki du lezamarrak.

42 urte bahituta

Iñaki Bilbao Goikoetxea “Txikito” 42 urte pasa ditu kartzelan, hau da bere bizitzaren zati gehiena. Gainera hainbat hamarkada isolamendu moduluan pasa ditu, horrek suposatzen duen eskubideen ezabapenarekin, adibidez, 22 orduz zeldan egotea eta bakarrik bi orduz atera ahal izatea edo bisiten murrizketa, segurtasun balditzak handituz. Lezamakoa lehen aldiz espetxeratu zuten 1983. urtean ETAn militatzeagatik eta 18 urte preso pasa ondoren aske utzi zuten. Aske utzi eta gero bere militantzia berrartu zuen eta handik urte gutxira berriz atxilotu zuten 2002an. Oraingo honetan Juan Priede PSEko zinegotziaren exekuzioa leporatu zioten eta berriz espetxeratua zuten. Gertakari hauek kontuan izanda 2032. urtera arte zeukan kondena, baina urteak pasa hala zenbait kondena gehiago jaso zituen hainbat epaiekin izan zituen liskarren harira eta borroka armatuari sustegua emateagatik. Osotara 68 urteko kondena betzen ari da Txikito Zaballako espetxean, nahiz eta urte gehienak dispertsioan pasa arren Puerto lll-ko (Cadiz) espetxean, Topas-eko (Salamanka) espetxean… beste batzuen artean.

Espetxeetatik borrokan

Kartzelan pasa dituen urteetan hainbat borroka eraman ditu aurrera, espetxean jaso duen jazarpena salatzeko eta militatzera eraman zituen helburuen alde borrokan jarraitzeko. Horregatik haibat gose greba abiatu ditu Txikitok, luzeena 2020ko Irailaren 9an hasi egin zuen "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" aldarrikatzeko eta 50 egunez egon zen gose eta komunikazio greban ospitaleratua eta indarrez elikatuta izan zen arte. Hortik hiru egunetara, azaroaren 2an zehazki, hasiera eman zion berriz gose eta egarri grebari azaroaren 11raino arte. Hala ere, hurrengo urtean, 2021ko abuztuaren 6an berriz ekin zion borrokari, eta gose eta komunikazio greba bat hasi zuen aurreko urteko helburu berdinekin. 28 egun eman zituen gose greban eta osasun arrazoiengatik amaitu zuen, izan ere, tumore bat antzeman zioten prostatan. Hala ere, gose grebak ez dira aurrera eraman duen borroka bakarra eta 2019ko uztailean bisitei uko egitea erabaki zuen. Erabaki hau kartzelako Segurtasun Zuzendariordeak eskuburdinak jarrita atera beharko zuela bisitetara jakinarazi zionean hartu zuen, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Lezamarrak borroka hau irabazi zuen eta handik gutxira neurria bertan behera utzi zuen Segurtasuneko zuzendariordeak.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal