lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/05/2026

Iñaki Bilbao "Txikito" euskal preso politikoa ospitaleratu dute

La Haine - Euskal Herria
Maiatzaren 4an hasi zuen gose eta egarri greba, Euskal Herriarentzako independentzia eta sozialismoa aldarrikatuz.

Zaballako espetxean gatibu dagoen Iñaki Bilbao Goikoetxea euskal preso politikoa ospitalera eraman dute. Maiatzaren 4an abiatu zuen beste behin gose eta egarri greba euskal preso politikoak. Egun horretan, bere ziegako leihoan zintzilik zeuzkan ikurriña eta Kubako bandera kentzeko agindua eman zioten, ukatu egin zen eta isolamendura eraman zuten. Hori dela eta, euskal preso politikoa gose eta egarri greba abiatu zuen. Horrez gain, komunikazio greban ere dabil.

Ez da lehen aldia borroka bide hau hartzen duela presoak eta aldi honetan ere helburu berari segi dabil: independentzia eta sozialismoa Euskal Herriarentzat. Bide horretan haibat gose greba abiatu ditu Txikitok, luzeena 2020ko Irailaren 9an hasi egin zuen "Euskal Herria independente, sozialista, batua eta euskalduna" aldarrikatzeko eta 50 egunez egon zen gose eta komunikazio greban ospitaleratua eta indarrez elikatuta izan zen arte. Hortik hiru egunetara, azaroaren 2an zehazki, hasiera eman zion berriz gose eta egarri grebari azaroaren 11raino arte. Hala ere, hurrengo urtean, 2021ko abuztuaren 6an berriz ekin zion borrokari, eta gose eta komunikazio greba bat hasi zuen aurreko urteko helburu berdinekin. 28 egun eman zituen gose greban eta osasun arrazoiengatik amaitu zuen, izan ere, tumore bat antzeman zioten prostatan.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal