lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 10/05/2026

Aste honetan, Euskal Herriko zenbait txokotan mezu faxistak agertu dira pankarta edo margoketa bidez

La Haine - Euskal Herria
Alde batetik, Espainiako Falangeak propaganda jarri zuen Iruñean. Bestetik, margoketa faxistak egin dituzte Maulen eta Lakaxita gaztetxean.

Aste honetan zehar mezu faxistak agertu dira Euskal Herriko zenbait txokotan. Lehenik eta behin, maiatzaren 6an, Espainiako Falangeko kideek kartelak eta pankartak jarri zituzten Iruñean, talde ultraeskuindarrak Madrilen antolatu zuen manifestazio arrazista batean parte hartzeko deia eginez. Manifestazioa porrota izan zen; izan ere, erantzun antifaxistak manifestazioa Tirso de Molinan amaitzea eragotzi zuen, eskuin muturreko erakundeak iragarri bezala, eta ehunka pertsona gehiago bildu zituen.

Bi egun geroago, maiatzaren 8ko goizaldean, pintaketa faxistak egin zituzten Maulen (Zuberoa), besteak beste, "Frantzia frantziarrentzat" idatzi baizuten margoz karriketan. Maulen ez ezik, Irungo Lakaxita gaztetxean ere agertu dira pintaketa faxistak. Izan ere, Adolf Hitlerri gorazarre egiten duten mezuak, mugimendu antifaxistaren aurkako mehatxuak, esbastikak edota "fuera sidoso, putos negros eta putos rojos" bezalakoak idatzi dituzte.

Ez da eraso faxista bakarra izan eskualdean, izan ere duela bi aste Gaztañoko auzo lokalari egin zioten eraso. Hori horrela, Oreretako Gaztaño auzoak elkartasuna adierazi nahi dio Lakaxitari. “Azken urteetan behin eta berriz eraso dute Lakaxita; argi dago faxistak gure artean eta gertu ditugula”, diote.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal