lahaine.org
Nafarroa :: 20/11/2018

#Altsasu: Ospa herri mugimenduaren irakurketa asteburuko gertakarien inguruan

Ospa Mugimendua
Gauez edo egunez, indar errepresiboak inpunitate osoarekin jarduten dute Euskal Herri Langilearen kontra.

Larunbat-igande bitarteko gauean, 02:00ak aldera, Altsasuko taberna batean, bi pertsona ezezagun eta mesfidagarrien presentzia sumatu zuten tabenari zein gazteek. Denbora gutxira bi pertsonetako batek bi gazteri borroka keinuak egin zizkien, ondorengo hitzak esan zizkielarik "He venido a provocar, pero sin violencia". Aldi berean, bietako bat gazte bati besotik heldu zion kalera ateratzeko nahiarekin. Ondoren, herri mugimenduan aktibo den hirugarren gazte bat bere izenaz deitu zuten, eskua luzatuz eta alarma guztiak piztuz.

Haien helburua lortzeko aukera gutxi zutenez, tabema horretatik atera eta beste taberna batera joan ziren, jada gazte asko jakinaren gainean zeudelarik. Berriz ere, inkontrolatutako elementu mesfidagarriak Altsasuko tabema batean iskanbila muntatu nahian.


Gertaera larri honen aurrean, Ospa Herri Mugimenduak azkeneko bi urteetan eta, bereziki, 2018ko Ospa Egunean botatako mezua azpimarratu nahi du, berriz ere. Errepresioa ez zen hasi 2016ko urriko gau horretan emandako muntaiarekin eta ez da bukatuko kasu horrekin. Gauez edo egunez, indar errepresiboak inpunitate osoarekin jarduten dute Euskal Herri Langilearen kontra. Egunez, faxismoaren kontrako ekimen batean parte-hartzeagatik Altsasuko ezkil-joleak isun ekonomiko faraonikoekin mehatxatzen dituzte. Gauez, muntai berri bat aurrera eramateko istiluak sortzen saiatzen dira.

Honek, errepresioaren aurrean kolektiboki hausnartzeko, antolatzeko eta lan egiteko beharra agerian uzten du, errepresioaren jatorria zehaztuz eta suntsitu.
Ez zaituztegulako nahi eta ez zaituztegulako behar! Alde Hemendik! Errepresioaren aurrean, kolektiboaren indarra! Ospa! Herri Mugimendua Altsasun, 2018ko azaroaren 20ean

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal