lahaine.org
Nacionales E.Herria, Euskal Herria :: 19/02/2024

Anbulantzietako langileek greba mugagabea hasiko dute gaur EAEn

La Haine - Euskal Herria
Erosahalmena berreskuratzea eta lan baldintzak langile publikoenekin parekatzea dira haien eskaera nagusiak.

Gaur, otsailak 19, greba mugagabea hasi dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek. Haien lan hitzarmena 2021ean amaitu zen, eta 2022ko urtarriletik ari dira hitzarmen berria negoziatu nahian; baina orain arte sindikatuek eta patronalek egindako 29 bilerek ez dute emaitzarik izan, eta, aurreko hiletan lanuzte batzuk egin eta gero, greba mugagabearen aukerari ekin diote oraingoan.

Batez ere, bi dira langileen aldarrikapenak, azaldu dutenez: alde batetik, inflazioaren ondorioz galdutako erosahalmena berreskuratzea, %17 azken bi urteotan; eta, beste aldetik, lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatzea. Izan ere, Osakidetzak zuzenean kudeatzen ditu bizi euskarri aurreratuko anbulantziak, ZIU mugikor ere esaten zaienak. Baina horiek anbulantzia guztien %5 inguru baino ez dira; osasun garraio zerbitzu arrunta eta urgentziazko osasun garraioaren zerbitzua pribatizatuta daude, eta bi enpresak eramaten dituzte: Ambulancias Gipuzkoa kooperatibak Gipuzkoan, eta La Pau taldeak Araban eta Bizkaian.

Hala ere, Eusko Jaurlaritzak % 100eko zerbitzu minimoak ezarri ditu, 1.700 langileren grebarako eskubidea galaraziz; izan ere, ezin izango dute greba egin errehabilitaziorako garraioak egiten dituztenek, ez beste erkidego batzuetan kontsultak egitera gaixoak eramaten dituztenek, ez ospitaleetako sendagiria jasotzen dutenak eramaten dituztenek.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal