Nacionales E.Herria :: 22/04/2026
Andoni Goikoetxea euskal preso politikoa aske geratu da, zigor osoa beteta

Erabat aske utzi dute Andoni Goikoetxea preso politiko gazteluarra. ETAko kidea izatea leporatuta 2013ko maiatzean atxilotu zuten Frantzian, eta 2017ko abenduan utzi zuten aske Frantziako zigorra bete ondoren. Hortik Madrilgo Barajasko aireportura bidali zuten eta Polizia espainolak ez zuen atxilotu. 2019ko apirilean egin zuten, ordea, Guardia Zibilak errepide kontrol batean, eta hortik espetxera bidali zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 7 urteko kondena betetzeko. Hamaika urteko zigorra osorik beteta aske geratu da.







