lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 29/06/2024

Andoni Goikoetxea euskal preso politikoa zigortu dute

La Haine - Euskal Herria
Ziega konpartitzera behartu nahi zuten kondena guztia bete arte, eta honek uko egitean, Martutenetik Zaballako espetxera lekualdatu dute.

Duela gutxi Andoni Goikoetxea euskal preso politikoa Martutenetik Zaballako espetxera lekualdatu dute. Dirudienez zigor moduan hartu dute erabaki hau, izan ere, ziega konpartitzera behartu nahi zioten tolosarrari, kondena guztia bete arte, eta honek uko egin zion inposaketa honi. Esan beharra dago Espainiako legediak presoek zelda indibiduala izateko duten eskubidea islatzen duela.

Hau ez da izan aste honetan Euskal Preso Politikoen aurka ematen den eraso bakarra, izan ere, sektore iraultzailean kokatzen diren hamalau preso politikok salatu zutenez, Eusko Jaurlaritzak espetxeetako bisitei debeku sistematikoak jartzen ari die. Egoera hau salatzen duen komumikatua ere babestu eta sinatu du Andonik.

Andoni Goikoetxeak 7 urteko espetxe-zigorra bete zuen Frantzian, ETAko kide izatea egotzita. Ondoren, 2019ko apirilaren 9an, Espainiako Auzitegi Nazionalak 7 urteko espetxe-zigorra ezarri zion Andoniri, lehergailuak edukitzea egotzita, eta gaur egun kondena hori betetzen ari da.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal