lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 22/11/2023

Andres Arizkorreta CAF-eko presidenteak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina

La Haine - Euskal Herria
"Gipuzkoaren baliorik onenak" ordezkatzen ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera.

Andres Arizkorreta 1980-tik da CAF enpresaren parte eta hainbat ardura bete ditu enpresa honetan, izan ere, konpainiako zuzendari nagusia izan zen eta beranduago 2006an CAF taldeko kontseilari delegatua izatera pasa zen. Gaur egun, konpainiako presidente ez-eragilearen ardura du bere gain, 2021an hartu zuena. Bestalde patronalaren ordezkari nagusietako bat izan da azken urteotan zehar, modu aktiboan parte hartu bai du lurraldeko elkarte ekonomiko nagusietako zuzendaritza organoetan, kide gisa, besteak beste, Adegi eta Confebask patronaletan.

Urrezko Domina emateko ekitaldia 2024ko urtarrilaren 12an egingo da, baina Gipuzkoako Foru Aldundia jada jakinarazi du berari hemango diola sari hau ohar baten bitarteez. Ohar honetan lurraldearen «garapen ekonomiko, teknologiko eta sozialari egindako ekarpen pertsonalagatik» eta «gure industriaren izen ona nazioartean zabaltzeagatik» hautatu dutela urrezko domina jasotzeko jakinarazi dute. Era berean, «Gipuzkoaren baliorik onenak eta enpresa sareak ongizateari eta gizarte kohesioari» egiten dion «ezinbesteko ekarpena» ordezkatzen duela adierazi dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal