lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM4A

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

26/12/2018 :: Nafarroa

Ante la decisión tomada por MCP para la compra del terreno de la macroplanta de residuos

x Sustrai Erakuntza
[Eusk/Cast]La asamblea de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona ha aprobado los presupuestos de 2019, desestimando las alegaciones de Sustrai y concejo de Imarcoain

[Euskara]

Sustrai Erakuntzaren iritzia hondakinen makroplantarako lursaila erosteko Iruñerriko Mankomunitateak hartutako erabakiari buruz


Iruñerriko Mankomunitateak 2019ko aurrekontuak onartu berri ditu eta Sustrai Erakuntzak zein Imarkoaingo kontzejuak jarritako helegiteak atzera bota ditu.

Aurrekontu hauekin, besteak beste, 9,7 miloi euroko diru-partida bat onartu da “Materia organikoa, ontziak eta frakzioa tratatzeko planta” (sic) bat egiteko. Izenburu soil hori ikusita, egunkarietako berriei erreparatuta, eta, Iruñerriko Mankomunitateak bidalitako hondakinen tratamendurako plantari buruzko dokumentazioa aztertuta, erator daiteke diru-partida hori Mankomunitateak hondakinen planta jartzeko lursaila erosteko dela.

Bistan da horren lursail handia erostea (107.000 metro koadro) erabakigarria dela Mankomunitateak eraman nahi duen hondakinen kudeaketarako sistema ezaugarritzeko orduan. Ez da ahaztu behar Nafarroako mankomunitateetatik, Iruñekoa handiena dela, biztanle eta hondakinen kopuruari dagokionez. Beraz, bere erabakiak ezarriko du zein den hondakinen tratamendurako sistema nagusia Nafarroan.

Iruñerriko Mankomunitateak bidalitako dokumentazio mardula aztertu eta gero, antzeman daiteke hartutako erabakia aldatu egin dela denbora aurrera joan ahala:

2016aren erdialdean, Iruñerriko Mankomunitateak, haren mandatuz, hondakinen kudeaketari buruzko 2 txosten jaso zituen. Biek arreta jartzen zuten hondakinen materia organikoaren tratamenduan (frakzio nagusia Iruñerriko Mankomunitatearen hondakinetan, 2017an hondakin guztien %37,2).

Hala ere, 2017ko amaieran, Mankomunitateak beste bi txosten jaso zituen, baina honetan, errefusa frakzioan arreta jartzen zen (bereizi gabeko hondakin guztiak).

Argi dago urte batetik bestera jasotako txostenen artean badela aldea Mankomunitateak egin nahi duen kudeaketa ereduan.

2016ko txostenetan, Mankomunitateak eskatzen zuen nola kudeatu egoki hiri-hondakinen frakzio organikoa. Eta horretan aritu ziren bi aholkularitza-enpresek proposatu zituzten bat, bi baita tamaina ezberdinetako konpostategi gehiago ere.

Hala eta guztiz ere, 2017an, Mankomunitateak txosten berriak eskatu zizkien bi ingeniaritza-enpresa ezberdinei, ondoko baldintzekin:

Hondakinen planta bakarra izan behar zela, materia organikoa, ontziak eta gainerako frakzioa tratatzeko.

Ez lotzea hondakinen tratamendurako planta azken deuseztapenerako instalazio batekin.

Gisa honetan, egungo planifikazioak 2017ko azterketei darraizkie, planta gehienezko 100.000 metro kuadroko lursail handi batean jartzeko proposatzen zutenak. Horretarako proposatzen dituzte Tratamendu Mekaniko-Biologikorako (TMB) planta bat ontzien eta gainerako frakzioaren kudeaketa egiteko, eta, beste bat frakzio organikoarekin konpost egiteko. Eta planta horiek eraikin berean egon behar dira, Mankomunitateak markatutako baldintzen arabera. Gogoratu beharra dago Tratamendu Mekaniko-Biologikorako planta hauen batazbesteko birziklatze-tasa %5ekoa dela. Nafarroan, Tuterako El Culebreten mota horretakoa da, eta ez da %2ra iristen

Beraz, eskuartean daukagun dokumentazioa aztertuta, ondoko bi ondorio kezkagarri aurkitzen ditugu:

Errefusa frakzioan jarraitzen da arreta jartzen, eta ondo bereizten dituen beste eredu alternatiboak ahazten dira.

Ez da aztertzen zer eginen duten plantak utziko duen trataturik gabeko hondakinen %95arekin.

Hortaz, goiko premisak kontuan hartuta, ongi ulertzen dugu Mankomunitateak Sustrai Erakuntzak aurkeztutako helegiteak atzera bota izana, aurrekontuekin zer ikusi gutxi dutelakoan. Baina ez duguna bat ere ulertzen zer dela eta eman den holako aldaketa hondakinak tratatzeko moduan. Horrelaxeko aldaketak kudeaketa sostengarritik eta hondakin gehiago birziklatzeko aukeratik nabarmen urruntzen gaitu.

Eta gainera, ikusten dugu Mankomunitatea egintza burutuen gainetik ari dela. Dagoeneko erabakita dauka hondakinak tratatzeko sistema zehatz bat eta berau ezartzeko urratsak ematen ari da. Esate baterako, hondakinen planta eraikitzeko lursaila erosteko erabakia. Eta jarduera hauen aurrean, herritarrok ezin izan dugu ez aztertu, ez eztabaidatu, ezta gure iritzia eman ere ingurumenerako eta Nafarroako herritarren erdien poltsikoetarako hain erabaki garrantzitsu honi buruz. Eta etorkizunean, ez da inongo parte-hartze prozesu arrastorik somatzen. Eta inoiz emanen bada, beranduegi izanen da.

Aldi berean, bada beste gai bat orain arte oharkabean pasatu dena, baina etorkizunean munta handiko auzia izanen dena. Orain arte ez da analizatu, gutxienez modu publikoan, zer eginen den hondakinen tratamenduaren errefusarekin.

Berriki egindako aurrekontuak onartzeko batzarrean, Iruñerriko Mankomunitateko presidenteak ondokoa bota zuen: “Si se cae el proyecto veremos qué ocurre, porque no tenemos capacidad de tratamiento en Navarra, y a lo mejor tenemos que llevar los residuos a incineradoras más cercanas”…

Bada, ohartarazpen hau ezin da erabili proiektua zalantzan jartzen dutenen aurrean (besteak beste, eztabaida, parte hartze, gardentasun eta sostenigarritasun faltagatik), hori esaten duenaren kontra buelta daitekeelako: Zer eginen du Iruñerriko Mankomunitateak onartu duen plantak erreziklatuko ez dituen hondakinekin?

Nafarroan, 2018ko abenduak 26.

Sustrai Erakuntza Fundazioa

________________

[Castellano]

Sustrai Erakuntza ante la decisión tomada por MCP para la compra del terreno de la macroplanta de residuos

La asamblea de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona (MCP) ha aprobado los presupuestos de 2019, y ha desestimado las alegaciones de Sustrai Erakuntza y el concejo de Imarcoain.

Unos presupuestos, en los que, entre otras cuestiones, se han aprobado una partida de 9,7 millones de euros para “Planta tratamiento materia orgánica, envases y fracción” (sic). De ese escueto titulo, de las noticias aparecidas en prensa, y finalmente de la documentación que la propia MCP nos ha remitido sobre la planta de residuos, entendemos que se trata de la partida necesaria para que en 2019 la Mancomunidad adquiera el terreno para poder construir la planta.

Como se puede entender, la compra de un terreno de estas características (107.000 metros cuadrados) es ya una decisión importante a la hora de establecer el sistema de gestión de los residuos que plantea realizar esta Mancomunidad. Y no olvidemos que se trata de la mayor de Navarra en cuanto a número de habitantes y volumen de residuos, por lo que su decisión establece el sistema de tratamiento de residuos mayoritario en nuestra Comunidad.

Del análisis que hemos podido realizar de la extensa documentación remitida por la Mancomunidad, se puede comprobar que dicha decisión ha ido variando en el tiempo:

A mediados de 2016 la MCP recibió 2 documentos que había encargado sobre la gestión de residuos, y que abogaban por poner el foco en el tratamiento de la materia orgánica de los residuos (fracción mayoritaria en los residuos de la MCP, que en 2017 suponía el 37,2% del total de residuos).

Sin embargo, a finales de 2017 recibió otros estudios sobre la misma materia, pero en este caso, se ponía el foco en la gestión de la fracción resto (todos los residuos sin separar).

Se aprecia, por tanto, que se ha producido un viraje en el tipo de gestión que pretende la Mancomunidad entre ambas fechas.

En los primeros estudios citados, la Mancomunidad pedía analizar cómo se podría gestionar adecuadamente la fracción orgánica de los residuos urbanos. Y las 2 consultoras seleccionadas para ello proponían el establecimiento de una, dos, o incluso varias plantas de compostaje de diferentes tamaños.

Sin embargo, en 2017 la Mancomunidad solicitó nuevos informes a otras 2 ingenierías diferentes, pero imponiendo condicionantes previos como:

Que solo hubiera una planta de residuos, que gestionara la materia orgánica, los envases y la fracción resto.

Que no se vinculara la planta de gestión de residuos con la instalación de eliminación final.

De este modo, en la actualidad se está planificando en base a estos dos estudios de 2017, y que proponían instalar la planta en una parcela grande, de hasta 100.000 m2. El sistema de tratamiento que proponen es la implantación de una planta de Tratamiento Mecánico Biológico (TMB) para la gestión de las fracciones envases y resto, y otra de compostaje de la fracción orgánica, ambas situadas en el mismo recinto, como establecían las condiciones. Hay que recordar que la media de reciclaje de estas plantas TMB es del 5%. En Navarra, la de El Culebrete en Tudela es de ese tipo y no llega a un exiguo 2%…

Por lo tanto, del análisis de la documentación se desprenden dos conclusiones preocupantes:

Se mantiene la apuesta por la gestión de la fracción resto, olvidando métodos alternativos que ponen el foco en la adecuada separación.

La falta de análisis de la solución de tratamiento final de ese 95% de los residuos que no consigue gestionar la planta que proponen…

Con estos mimbres, podemos entender que hayan desestimado las alegaciones de Sustrai Erakuntza, aduciendo que tenían poco que ver con los presupuestos. Lo que no entendemos es como se ha producido el viraje en el sistema de gestión de residuos que apreciamos en la documentación. Un cambio que nos aleja de una gestión sostenible y que pueda aumentar el reciclaje de los residuos.

Y sobre todo, vemos que MCP actúa a hechos consumados. Ya ha decidido un sistema muy concreto de gestión de los residuos y ha empezado con los actos necesarios para implantarlo. Quizás con el más importante: comprar el terreno para la planta de residuos. Y ante estas decisiones, la ciudadanía no ha tenido ninguna oportunidad de analizar, debatir, ni siquiera opinar oficialmente sobre la decisión, tan trascendente para el medio ambiente y los bolsillos de la mitad de la población navarra. Porque no se vislumbra en el futuro ningún proceso de participación al respecto… y si en algún momento se planteara, ya sería demasiado tarde.

Pero también nos ha de preocupar otro aspecto importante, al que hasta ahora se ha dado poca importancia, pero que la tendría en el futuro, como ya hemos apuntado arriba. El hecho de que no se haya analizado, al menos de manera pública, el destino final que se piense dar a los rechazos del tratamiento de los residuos.

Entre las declaraciones que se efectuaron en la asamblea donde han aprobado los presupuestos, el presidente de la MCP deslizó lo siguiente: “Si se cae el proyecto veremos qué ocurre, porque no tenemos capacidad de tratamiento en Navarra, y a lo mejor tenemos que llevar los residuos a incineradoras más cercanas”…

Pues bien, este aviso ante los posicionamientos de quienes cuestionan el actual proyecto, por la falta de debate, participación y transparencia, así como su insostenibilidad, también funciona en sentido contrario. Porque ¿cuál es realmente el destino final que está manejando la MCP para esa cantidad tan importante de residuos, que la planta que planea instalar no conseguirá reciclar?

En Navarra, a 26 de diciembre de 2018.

Fundación Sustrai Erakuntza

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fM4A

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal