lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fQ7N

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

18/02/2020 :: Nacionales E.Herria, Anti Patriarcado, Nafarroa

Antolatu indarrak batu borroka feministara!

x Martxoak 8 Euskal Herria
Volveremos a ocupar las calles para decir alto y claro que este modelo social es invivible para la mayoría de las personas, sobre todo mujeres y disidentes de género

[Euskara]

Azken bi urtetan mobilizatzeko eta antolatzeko gaitasuna erakutsi dugu Greba Feministetan, gizarte-mugimenduaren beste borroka batzuetarako erreferente izan direnak. Aurreko urteetako arrakasta estimulu handia izan zen eta, horregatik, Euskal Herrian V. Jardunaldi Feministen antolakuntzan murgildu ginen, bertan ere parte-hartze maila oso altuak lortuz.

2018 eta 2019ko grebek milaka emakumeren inplikazioa bultzatu dute feminismo antolatuan, eta grebaren kontzeptua bera zabaltzeko eta birdefinitzeko balio izan digu, orokorrean emakumeok egiten dugun soldatarik gabeko lan ikusezinera hedatuz. Guztion artean gogoeta egiteko ere balio izan digute, baita indarrak metatu eta estrategia berriak pentsatzeko ere.

Aurten berriro ere kaleak beteko ditugu, eta ozen eta argi esango dugu: jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat. Aurten Euskal Herrian ez dugunez grebara deitu, gure aldetik ezintasun bat edo su-eten bat dagoela ikusarazi nahi izan dute batzuek. Ez bata eta ez bestea. Borroka feminista beharrezkoa da oraindik, gaur duela urtebete bezala, horregatik joan ginen Hego Euskal Herrian urtarrilaren 30ean greba orokorrera. Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste eredu sozial eta produktibo bat salatzeko eta aldarrikatzeko tresna bat baizik, eta ahalegin eraldatzaile horretan jarraitzen dugu.

Gaur feminismoan emakumeen autoantolaketaren beharra azpimarratzen jarraituko dugu. Neoliberalismoak hain eragin handia duen mundu honetan, indibidualismo basati eta atomizatua sustatzen duen mundu honetan, komunitate feminista konprometitua eraiki behar dugu, sare sozialek eragiten duten pasibotasuna gaindituz. Kaleetan eta talde, kolektibo eta asanbladetako antolakuntza feministaren bidez ere presioa egin behar dugu.

Guk ez dugu berdintasun formalik nahi, ezta mugarik gabe kontsumitzeko edo pertsonak eta lurraldeak esplotatzeko berdintasunik ere, ez dugu munduko beste leku batzuetan eta gure inguruan emakume askoren esplotazioa sakontzen duten errezeta neoliberalik nahi. Tokian-toki jarduten dugu planeta osoko gure ahizpa feministekin konektatuta egoteak ematen digun ikuspegi globalarekin.
Haiekin eskubideen galera, hondamendi ekologikoa, gerra suntsitzaileak eta lurraldeen desjabetzeak salatu eta borrokatuko dituen feminismoa defendatzen dugu; herrien suntsiketa eta erabakitzeko eskubidearen ukazioa; pertsonak haien etxeak uztera behartzen dituzten derrigorrezko desplazamenduak, eta hesi arantzatuekin eta heriotza-politikekin jasotzen direnak; migrazio-politikek eta ultraeskuinak suspertutako arrazismoa eta xenofobia salatuko dituena. Gure feminismoak hainbeste ahaleginekin lortutako eskubide sozial zein politikoetan emandako atzerapausoari egin behar dio aurre. Baina, gaur ozen eta garbi diogu, aurrean gaituzue!!


Arrazoi horiengatik guztiengatik, martxoaren 8 honetan suntsitzen gaituen kapitalismo basatiari aurre egingo dion, eta xenofobia gure sozializazioaren parte bihurtuz eskubideen zatiketa proposatzen duen arrazakeria instituzionala apurtzeko borrokatuko duen feminismoa aldarrikatuko dugu. Gure feminismoak eredu zurrunetan eta errealitatetik urrun itotzen gaituen gorputzen erkantilizazioa eta binarismoa borrokatzen ditu, norberaren gorputzerako eskubidea,sexu- eta ugalketa-eskubideak, aniztasuna eta sexu-askatasuna defendatuz. Eta, azkenik, gaur eta beti, eskuin mutur zaharkitu, misogino eta homofoboari aurre egiten dion feminismo antifaxista defendatzen jarraituko dugu. Berriz ere errepikatuko dugu, aurrean izango gaituzte, ez dira pasako!
AURTEN ERE BORROKAN GAITUZTE! GORA BORROKA FEMINISTA!
Iruñea: Goizean 12:00etan mobilizazio deszentralizatuak herri eta auzoetan / Alde zaharra: Gaztelu enparantza
Arratsaldean 18:00etan mobilizazio zentralizatuak eskualdeetan / Iruñerria: Antonutti
Gasteiz : Arratsaldeko 17:30ean San Anton Plazatik
Donosti: Goizean 12:00etan mobilizazio deszentralizatuak herri eta auzoetan
Arratsaldean 18:00etan mobilizazio zentralizatuak
Baiona: 11:00etan Pausa aurrean (18 Lesseps kaia).
Bilbo: 13.00etan Jesusen Bihotzetik

_____________

[Castellano]
Venimos de dos años consecutivos de Huelgas Generales feministas en las que hemos demostrado una capacidad de movilización y organización que han sido referente para otras luchas de los movimientos sociales. El éxito de los años pasados fue un gran estímulo y, por eso, en Euskal Herria nos embarcamos en la organización de las V Jornadas Feministas con las que también hemos conseguido unos niveles de participación muy altos.

Las huelgas de 2018 y 2019 han propiciado la implicación de miles de mujeres en el feminismo organizado, y nos ha servido para ampliar y redefinir el propio concepto de huelga, extendiéndolo al trabajo no remunerado, invisible, que realizan casi siempre las mujeres. También nos han servido para reflexionar entre todas, y para acumular fuerzas y pensar nuevas estrategias.

Este año volveremos a ocupar las calles para decir alto y claro que este modelo social es invivible para la mayoría de las personas, sobre todo mujeres y disidentes de género, e insostenible para el planeta. Algunos han querido ver en el hecho de que este año no convoquemos huelga una incapacidad o bien una tregua por nuestra parte. Pues ni una cosa ni la otra. La lucha feminista sigue siendo necesaria, hoy como hace un año, por ello el 30 de enero fuimos a una huelga general en Hego Euskal Herria. La huelga feminista es un medio más para la organización de las mujeres trabajadoras, no es un objetivo en sí, es una herramienta , para la denuncia y la reivindicación de otro modelo social y productivo, y en ese empeño transformador seguimos.

Hoy seguimos insistiendo en la necesidad de la autoorganización de las mujeres en el feminismo. En un mundo tan influido por el neoliberalismo que promueve un individualismo feroz y atomizado, tenemos que construir comunidad feminista comprometida, superando la pasividad a la que inducen las redes sociales. Hay que presionar también en la calle y mediante la organización feminista en grupos, colectivos y asambleas.

Nosotras no queremos sólo igualdad formal, ni igualdad para consumir sin límite o para explotar a personas y territorios, no queremos recetas neoliberales que profundizan la explotación de muchas mujeres en otros lugares del mundo y en nuestro entorno. Actuamos localmente pero con la perspectiva global que nos proporciona estar conectadas con nuestras hermanas feministas en todo el planeta. Con ellas defendemos un feminismo que denuncie y combata la pérdida de derechos, el desastre ecológico; las
guerras devastadoras y las expropiaciones de los territorios; la aniquilación de los pueblos y la negación del derecho a decidir; los desplazamientos forzosos que obligan a las personas a abandonar sus casas y son recibidas con alambradas de púas, con muros y políticas de muerte; el racismo y la xenofobia espoleados por las políticas migratorias y por la ultraderecha. Nuestro feminismo se enfrenta al retroceso en los derechos tanto sociales como políticos conquistados con tanto esfuerzo. Pero, hoy lo decimos alto y claro, ¡no pasarán!

Por todas esas razones, este 8 de marzo defenderemos un feminismo que combata el capitalismo salvaje que nos destruye, el racismo institucional que propone una fragmentación de derechos según la categoría de. Un modelo que nos inocula racismo haciendo que forme parte de nuestra socialización. Nuestro feminismo combate la mercantilización de los cuerpos y el binarismo que nos ahoga en modelos rígidos y alejados de la realidad, defiende el derecho al propio cuerpo, los derechos sexuales y reproductivos, la diversidad y la libertad sexual. Y, por último, hoy y siempre, defenderemos el feminismo antifascista que combata a la extrema derecha rancia, misógina y homófoba. Y si, lo volvemos a repetir, ¡nos tienen en frente, no pasarán!

AURTEN ERE BORROKAN GAITUZTE! GORA BORROKA FEMINISTA!
Pamplona: Mañana a las 12:00 movilizaciones descentralizadas en barrios y pueblos / Casco viejo: Plaza del castillo
Tarde a las 18:00 movilizaciones centralizadas en las diferentes zonas de Navarra / Cuenca de pamplona: Antonutti
Gasteiz: A las 17:30 de la tarde desde la plaza de San Anton
Donosti: Mañana a las 12:00 movilizaciones descentralizadas en barrios y pueblos
Tarde a las 18:00 movilizaciones centralizadas
Baiona: a las 11:00 en frente de Pausa (18 Lesseps kaia).
Bilbo: a las 13.00 en Plaza del Sagrado Corazón de Jesús

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fQ7N

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal