lahaine.org

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO7Z

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

06/09/2019 :: Nafarroa

Anuncian el final de la campaña 'Ez dago hilda' con un festival en Berriozar el 25 y 26 de octubre

x La Haine - Euskal Herria
La campaña solidaria con las personas represaliadas por los gaztetxes Maravillas y Errotxapea 'Ez dago hilda' llega a su fin con un festival en Berriozar el 25 y 26 de octubre

La campaña solidaria con las personas represaliadas por los gaztetxes Maravillas y Errotxapea 'Ez dago hilda', impulsada por distintos músicos de la escena anticomercial, llega a su fin con un festival en Berriozar el 25 y 26 de octubre

 PRENTSA OHARRA

EDH “Euskal eszena gaztetxeen alde, ez zaituztegu bakarrik utziko" kanpaina amaiera.

EDH kolektiboa duela 6 hilabete sortu genuen Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzeko helburuarekin.

EDHren sorreraren aurretik, Maravillas gaztetxeak eta Arrotxapeko gaztetxeak sekulako aukera ematen zuten kontzertuak antolatzeko, eta, horrela, eszena antikomertzialari arnasa ematen zioten. Hainbat musika taldek beren agurra ospatzeko kontzertuak antolatu zituzten bertan (Suntsiketa, Saskarrak), beste talde askok beren diskoak aurkeztu zituzten (Skabidean, Herdoil...), eta beste kolektibo batzuek ere kontzertuak antolatu zituzten (Eguzki irratia, Indar Gorri...). Hala ere, gaztetxeen kontrako errepresioa hasi zen hortik gutxira, eta mehatxuak eta isunak iristen hasi ziren gaztetxeetako kideen aurka nahiz kontzertuetan aritutakoen aurka (musikariak, soinu teknikariak...).

Testuinguru horretan sortu zen EDH, garai oparo haren gainbehera heldu zenean, hain zuzen. Horren harira egindako lehen hausnarketan, konturatu ginen gaztetxeek sekulako arnasa ematen diotela eszenari, eta, beraz, gaztetxeekin zorretan geundela ondorioztatu genuen. Iruditu zitzaigun musikariok, gaztetxeek eskainitako aukerez baliatu ondoren, ezin genuela beste alde batera begiratu garai zailak zetozenean.

Hortaz, lehenik eta behin, kanpaina bat abiatu genuen, "Ez zaituztegu bakarrik utziko, euskal eszena gaztetxeen alde" lelopean.

Kanpainak dirua biltzea zuen helburu, eta, horretarako, zozketa bat jarri genuen martxan. Eszenako kideen artean elkartasun sare bat eraiki genuen, eta musika taldeen, banatzaileen eta kolektiboen ekarpenak jaso genituen. Horiekin osatu genituen zozketako sariak, eta Euskal Herri guztian txartelak saltzen hasi ginen.

Gaur, kanpainaren bukaera iragartzeko bildu zaituztegu. Urriaren 25ean eta 26an bi eguneko jaialdi bat ospatuko dugu Berriozarren, eta urriaren 26an zozkatuko dugu hilabete hauetan bildu dugun materiala. Irabazleek sorta bana eramanen dute erakusgai dugun material honetatik. Jaialdian nahiz zozketan lortuko ditugun irabazi guztiak Maravillas eta Arrotxapeako gaztetxeetako errepresaliatuei laguntza emateko erabiliko dira.

Jaialdiari buruzko kartela eta informazio guztia gaurtik aurrera zabalduko dugu, eta mundu guztiari luzatzen diogu parte hartzeko gonbita, baita boluntario gisa lan egitekoa ere. Bukatu aurretik, gogorarazi nahi dizuegu zozketarako txartelak salgai daudela urriaren 26ra arte. Bide batez, hilabete honetako 17an Maravillaseko 22 pertsona auziperatuen aurkako epaiketa burutuko dela aipatu nahi dugu.

Besterik gabe, gora kaleko musika eta gora gaztetxeak eta gune autogestionatuak

JO TA KE

 ___________________

El colectivo EDH se creó hace seis meses con el objetivo de impulsar la escena anticomercial de Iruñerria.

Antes de la creación de EDH, el Gaztetxe Maravillas y el de Arrotxapea brindaban una buena oportunidad para organizar conciertos, dando así un respiro a la escena anticomercial. Varios grupos han aprovechado estos espacios para dar sus conciertos de despedida (Suntsiketa, Saskarrak), otros grupos han presentado sus discos (Skabidean, Herdoil...), y algunos colectivos han organizado conciertos (Eguzki Irratia, Indar Gorri...). Aun así, la represión contra los gaztetxes comenzó al poco tiempo, empezaron a llegar amenazas y multas a los miembros del gaztetxe, así como a músicos y técnicos de sonido.

En este contexto nació EDH, justo cuando empezó la decadencia de esa gran época. Con todo esto hicimos una reflexión y nos dimos cuenta de que los gaztetxes son un soporte imprescindible para la escena, y por eso creemos que estamos en deuda con ellos. Después de que las y los músicos hayamos disfrutado de estos espacios, no podemos mirar hacia otro lado cuando vienen malos tiempos.

Por eso, lo primero que hicimos fue poner en marcha una campaña bajo el lema "ez zaituztegu bakarrik utziko, euskal eszena gaztetxeen alde". La campaña tiene como objetivo recaudar dinero, y para ello, pusimos en marcha un sorteo. Creamos una red de solidaridad entre personas y grupos de la escena músical, distris y colectivos, de los cuales recibimos numerosas aportaciones. Con ellas reunimos premios para el sorteo y comenzamos a vender boletos por todo Euskal Herria.

Hoy os hemos reunido para anunciaros el fin de la campaña. El 25 y 26 de octubre celebraremos un festival de dos días en Berriozar, y el 26 sortearemos todo el material que hemos reunido. Las personas premiadas se llevarán un lote de este material. El dinero que recaudemos tanto en el sorteo como en el festival, irá destinado a todas las personas represaliadas de los gaztetxes Maravillas y Arrotxapea.

Toda la información y el cartel del festival lo publicaremos a partir de hoy, y de este modo invitamos a todo el mundo a que venga y también a que se anime a trabajar como voluntario y voluntaria. Antes de acabar, queremos recordar que los boletos para el sorteo se pueden comprar hasta el 26 de octubre. Mencionar también que el 17 de ese mismo mes se celebrará el juicio contra las 22 personas imputadas del Maravillas.

Gora kaleko musika, gora gaztetxeak eta gune autogestionatuak! JO TA KE

compartir

                          

Dirección corta: https://lahaine.org/fO7Z

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License    [ Clave pública PGP ] ::

Principal