lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 11/09/2024

Arabako Ogasunak txosna batzuei espedientea ireki die Ticket Bai ez erabiltzeagatik

Agentziak/La Haine
Zigorra aplikatzen bazaie, isun ekonomiko handiak jaso ditzakete, aurreko ekitaldiko negozio kopuruaren %20 edo 20.000 euro gutxienez.

Ticket Bai sistema telematikoa ez erabiltzeagatik 64 zigor espediente zabaldu ditu aurten oraingoz Arabako Ogasunak. Horien artean daude Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan jarritako txosna batzuk ere, Ramiro Gonzalezek berretsi duenez. Arabako ahaldun nagusiak ez du argitu zehazki zenbat salaketa dituen jarriak, ez eta erabakiak zeini eragiten dion ere: «Ezin ditut identifikatu, legez kontrakoa da hori. Baina, Gasteizko txosnei dagokienez, gutxieneko kopuru bat badago espedienteak irekita daudela jakinarazteko».

Espediente horiek tramitean dira oraindik, beraz, helegitea aurkezteko aukera dute salaketa jaso dutenek. Zigorra aplikatzen bazaie, isun ekonomiko handiak jaso ditzakete. Foru araudiak zehazten duenez, aurreko ekitaldiko negozio kopuruaren %20 edo 20.000 euro gutxienez.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal