lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/06/2024

Arabako suhitzaileak mobilizazio fase bati ekingo diote

Sindikatuak/La Haine
Langileak hitzarmen berriaren negoziazioen blokeoa eta langile falta salatuko dute, era berean, inposaketekin amaitzeko exijituko dute baita ere.

Arabako suhiltzaileek zortzi urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe, egoera horretan dagoen EAEko zerbitzu publiko bakarra da ELA sindikatuak jakinarazi duenez. Langileek salatu dute negoziazioek ez dutela aurrera egiten. Gainera, langile falta salatu dute: Txanda eta parke bakoitzean ezarritako suhiltzaileen gutxieneko dotazioen kopuruak ez dira nahikoak laneko segurtasunaren eta herritarren segurtasunaren ikuspegitik. Ia urteko heren bat 3 suhiltzaile dituzten parkeetan igarotzen dute, hau da, gutxienekoaren azpitik. Langileek salatu dute lanaldiak ezartzen duenaren gainetik lan egitea bezalako neurriak inposatzen ari zaizkiela.

Joan den ekainaren 5ean, zerbitzu aginduari buruzko proposamen bat helarazi zizueten, ekainaren 20tik irailaren 13ra bitartean, eta 15 prestasun guardia ezartzen dira errefortzu gisa. Proposamen hau familia eta lana bateragarri egiteko premia handiena dagoen udako hilabeteen atarian ezarri nahi da. Aldi berean, langileak beldur dira baso suteak itzaltzeko lana TRAGSA enpresaren bidez pribatizatuko ote den, Gerentzia ez baita gardena gai horri dagokionez.

Arabako suhiltzaileek salatzen dute kudeaketa eredua , eta zerbitzu publikoa indartzea eskatzen dute, plantilla handituz, hitzarmen bat sinatuz eta ezarpenak baliogabetuz. Datorren ekainaren 27an, Batzar Nagusietan, langileen ikuspuntutik azalduko dute egoera. Aldarrikapen jardunaldi berri bat ere egingo dute, eta egoerak orain arte bezala jarraitzen badu, ez dute baztertzen beste protesta neurri batzuk hartzea.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal