lahaine.org
Nafarroa :: 17/02/2022

Aroztegiako lanak legez kanpokoak direla berretsi du Nafarroako Auzitegiak

Euskalerriairratia.eus
Luxuzko gunearen eraikuntza lanei maiatzean ekin zieten baina zegozkien baimenik gabe.

Luxuzko gunearen eraikuntza lanei maiatzean ekin zieten baina zegozkien baimenik gabe. Lanak gelditzeko egindako ekimenetan parte hartzeagatik hainbat lagun auzipetu dituzte.

Aroztegiako obren esleipenak ez du legezkotasuna betetzen, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren arabera. Hala erantzun diote epaileek eraikuntza lanen ardura duen enpresaren helegiteari. Francisco Javier Pueyo buru duen salak beraz, LAB sindikatuari arrazoia ematen dio berriro, eta berretsi du obra horiek ez dutela legezkotasuna betetzen, esleipena ez zelako zuzena izan.

Horrela, epaileek berretsi egin dute joan den maiatzean obrak hasteko egin zen saiakera zegozkion baimenik gabe egin zela, LAB sindikatuak bere garaian gogorarazi zuen bezala. Zehazki, Kontratu Publikoen Administrazio Auzitegiak, sindikatuak berak aurkeztutako erreklamazio bati erantzunez, "2019ko uztailean Aroztegiko obren emakidaren agiria baliogabetu zuen, eta esleipen-prozedurarekin jarraitzea ezinezkoa zela adierazi zuen". Gainera Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Salak "2020ko ekainean berretsi zuen erabakia, plegua baliogabetzen zuen erabakia".

Hala ere, eraikuntza-enpresa obrak hasten saiatu zen, nahiz eta plegua iraungita egon. Gainera, Legez kanpoko obra horiek geldiarazteko protestan parte hartu zuten pertsonek epaitegian deklaratu behar izan zuten salaketa jaso ondoren.

Erran.eus-ek argitaratu duen balorazio batean, Baztango Udalak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren autoaren garrantzia azpimarratu du, gogoraraziz Aroztegiko sustatzaileak urbanizazio-lanak hasi zituela zegozkion baimenak izan gabe, eta Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari berari eskatu ziela legezkotasun-printzipioa errespetatzeko. Baztango udalak kritikatu du orduan inork ez ziela "jaramonik egin, Aroztegiko Jauregiak kasazio-errekurtsoa aurkeztu zuela argudiatuz".

Orain ezagutu den epaiak "herritarrei eta Baztango erakundeei arrazoia ematen die" azpimarratu du udalak.

Iturria: Euskalerriairratia.eus

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal