lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/02/2026

Asier Arzalluz euskal preso politikoak gradu erregresioa jasan du

La Haine - Euskal Herria
Arzalluzi hirugarren gradua jartzearen alde egin zuten otsailaren 12an. Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea jarri dio erabaki horri.

Asier Arzalluz euskal preso politikoari hirugarren gradua jartzearen alde egin zuen Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak otsailaren 12an. Hala ere, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea jarri dio erabaki horri, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ontzat emanten duenean helegite hori, espetxera itzuli beharko du euskal preso politikoak.

Arzalluzek 49 urte ditu, eta ia 24 urte daramatza espetxean. 2002ko ekainean atxilotu zuten, Frantzian. Avigonen (Frantzia) zuten espetxeratuta Arzalluz, eta han tratu txarrak salatu zituen. Oftanmologora joateko erietxera eramaten ari zirela , "eskuburdinak estutzen" zizkiotela eta "besoetatik gora tiraka aritu" zitzaizkiola adierazi zuen Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Kartzelara itzultzean, Frantziako jendarme bat "gainean jartzen" zitzaiola eta besteak "indarrez lepoa eta burua heltzen" zizkiola, adierazi zuen preso politikoak. Kartzela horretan zeuden euskal preso politikoek "euskaldunekiko dagoen gorrotoa eta mendeku nahia" salatu zuten. 2009an, Frantziako espetxetan 7 urte igaro ondoren, Espainiako Estatura lekualdatu zuten. 30 urteko zigorra betetzen ari da ekintza armatu batzuetan parte hartzeagatik, hala nola José Luis López de Lacalle kazetariaren exekuzioa. Gainera, Espainiako Auzitegi Nazionalak Maximo Casado kartzelariaren eta bi guardia zibilen heriotzan parte hartzea egozten dio.

Fiskaltzak argudiatu duenez, Arzalluz dagoen espetxe-araudiaren 100.2 artikuluak denbora behar du ebaluatua izateko. Hori dela eta, "hiru edo lau hilabeteko aldi labur batek ez du egonkortasunik egiaztatzen, ez du bilakaera luzerik erakusten, ez du aldaketa kontsolidatuak egiaztatzeko aukerarik ematen, eta ez du delitu larrietarako eskatzen den zuhurtzia-irizpidea betetzen”.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal