lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ6y

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

03/12/2021 :: Nacionales E.Herria

Asier Guridi comienza una huelga de hambre frente al Consulado español en Caracas

x La Haine - Euskal Herria
El refugiado político vasco exige con esta protesta que sean reconocidos sus derechos y los de su hijo Iban

Euskal Herriari jakinarazpena

Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak ondorengoa azaldu nahi dio Euskal Herriari:

2001. urtetik etxetik kanpo naiz Estatu Espainolaren jazarpenari ihes egin nahiean; era berean aurrekari gisa gogoratu behar da aurretik Guardia Zibilaren esku tortura larriak eta presondegietan sei jipoi ere jasoak ditudala.

2005.urtetik Venezuelan nago bizitzen eta bertan jaio zen 2008. urtean nire semea. Venezuelako Errepublika Bolibariarrean herritar arruntekin bat eginez mototaxista eta taxista lanak eginaz bizi izan nintzen zenbait urtez 2013.urtean atxilotua izan nintzen arte. 

2013.urtean eta preso denbora laburra egin ostean hasi zen nire infernua. Ni nortasun, eskubide, berme eta bizibiderik gabe utzi ninduten kalean; eta honek nire semea Iban ere nortasun arazoekin eta eskubiderik gabe utzi zuen. Urteak egin ditugu era guztietako arazoak genituelarik; jangaien arrazionamendua izan genuen garaian supermerkatuetan ez ziguten janaririk saltzen N.A.N agiririk ez genuelako; linboko egoera honetan ez zegoen taxista edo mototaxista lanik egiterik, eta diruiturri bila kalera laranja zukuak egin eta saltzera ateratzean ere eragozpenak eta debekuak izan ziren...

Urteak igaro ditugu egoera honetan. 2020.urtean Caracaseko Espainiar Kontsulatuak ere Espainiak atzerrian eman dezakeen nortasun agiri bakarra ukatu zuen; eta neurri honekin, Iban semea, "Espainiar herritarren" eskubide berberekin ahaldundu eta Oñatin egonik, Venezuelar jatorriko erregularizazioz kanpoko haurra izatea ekiditzeko bidea ere itxi zitzaidan. Nola semeari dagozkion eskubideak eman, eskubide horiek eskuratzeko beharrezkoa den aitaren nortasuna ukatzen bada?...

Ez da batere goxoa gizartetik, eskubideetatik eta bermeetatik kanporatua izatea. Linbo egoera honetan bizi beharrak egunerokoan mila arazo sortzen ditu! Besteak beste ezin lanbide normal bat izan; ezin gidatzeko baimenik izan; ezin debitu txartelik edo bankuko konturik izan; ezin mugikorrik norberaren izenean izan.... Eta nire seme Iban Guridiri ere eragiten dio; ezin ikasketetarako beharrezko dituen bekak eskatzeko eskaerak osatu; ezin erregularizazio agiria eskatzen den txango eta bestelakoetan parte hartu; DBH-2ko ikasketak amaitzean ez omen zaio horren agiririk emanen; oinordetza eskubideak edo eta errepideko kontrol arrun batean paperik ezaren arazoak eragingo lukenaren etengabeko beldurra besteak beste

Horrela ba, egoera hau sakon sakonetik konpondu beharra dago eta jakinarazpen honen bidez azaldu nahi dut gaur abenduak _______ Caracaseko Espainiar Kontsulatuaren aurrean gose greba mugagabea hasten dudala nire eta nire semearen eskubideen eske. Espainiar Estatua da duela urtebete niri pasaportea ukatuz gure egoera erregularizatzea ezinezko egiten duena. Era berean Venezuelako Gobernu Bolibariarrak ere baditu egoera hau konpontzeko tresnak; bai asilo eskubidea emanez; bai errefuxiatu Izaera onartuz eta bai hemen hainbeste urte daramatzan Venezuelar jatorriko haur baten aita izatearren ohizko nortasun agiri arrunta eginez; Venezuelako Gobernu Bolibariarraren esku ere dago Ibanen jaiotze agirian egin beharrezko zuzenketa guztiak egitea.

Honenbestez Euskal Herriko herritar, lagun eta talde ezberdinen babesa eta laguntza eskatzen dut, iragarri dudan borrokaldiak bilatzen diren emaitzak izan ditzan

Nire semeagatik eta niregatik, guregatik!!!

Linbo egoeratik borrokara!!!

[Castellano]

COMUNICADO A LA OPINION PUBLICA

Asier Guridi Zaloña exiliado político vasco en Venezuela quiere comunicar lo siguiente:

Desde el año 2.001 estoy exiliado para evitar la persecución y venganza del Estado Español. Como antecedente hay que recordar que ya en 1992 fui brutalmente torturado por la Guardia Civil Española y que asimismo durante los años 1992/1997 se me propinaron seis palizas en prisiones del Estado Español.

Desde el año 2005 resido en la República Bolivariana de Venezuela y aquí nació en 2008 mi hijo Iban Guridi Diaz. Durante este tiempo en Venezuela me gané la vida trabajando como taxista y mototaxista, hasta que en 2013 fui detenido por unos agentes que obedecían al impulso y el dinero de un Estado extranjero.

En 2013 y después de haber estado en situación de privado de libertad durante un corto periodo, comenzó realmente el infierno que vivo y que repercute a mi hijo Venezolano de 13 años. Se me dejó en la calle sin identidad, sin derechos, sin modo de buscarme la vida y ésto, hizo a su vez que mi hijo Iban quedará con problemas de identidad y ausencia de derechos. Hemos hecho padeciendo y viviendo todo tipo de problemas; en el período de racionamiento de alimentos en supermercados se negaban a vendernos alimentos por no tener cédula o documento de identidad; en esta situación de limbo no había modo de trabajar como taxista o mototaxista; y cuando salí a las calles del municipio a vender jugos de naranja, fue la Alcaldía la que me saco de las calles!

Han pasado ya muchos años en esta situación. En septiembre de 2020 el Consulado General de España en Caracas denegó el único documento de identidad que una embajada puede otorgar en el extranjero, esto es, el pasaporte; y a su vez con esa denegación de identidad se impidió de hecho poder trasmitir, otorgar y emponderar a mi hijo Iban Guridi Díaz. ¿Como trasmitir a mi hijo los derechos que le son inherentes como hijo de un ciudadano vasco, si a su vez se impide la identidad y reconocimiento de su padre?. Mi hijo que en la actualidad reside en el municipio de Oñati, esta en calidad de inmigrante irregular Venezolano, porque el Consulado de España impide la correspondiente identidad de su padre; identidad imprescindible para presentar a un hijo ante el respectivo Consulado!

No es nada agradable ser apartado de los derechos, de las garantías y de la sociedad. Simplemente el tener que vivir en situación de limbo crea mil problemas en el día a día. Entre otras no poder tener un trabajo digno; no poder obtener licencia de conducir; no poder tener cuentas y tarjetas bancarias; no poder tener un celular a nombre personal;.... Y mi hijo Iban Guridi también se ve directamente afectado; no puede cumplimentar los requisitos de solicitud de becas escolares; no puede participar en viajes, escursiones o visitas culturales en los que se requiera papeles de regularización o cédula; al finalizar los Estudios de ESO (liceo) no se le entregará título acreditativo de dichos estudios; imposibilitado para recibir herencias....y o con el temor permanente de ser interceptado en cualquier alcabala Policial que podría suponer consecuencias por parte de migración...

Así pues, esta situación hay que resolverlo desde la raíz del problema y mediante este comunicado hago saber que hoy viernes 3 de diciembre comienzo una huelga de hambre indefinida ante el Consulado General de España en Caracas solicitando los derechos de mi hijo y de mi persona. Es el Estado Español el que al denegar mi pasaporte/identidad desde septiembre de 2020 impide que se regularice nuestra situación. Asimismo el Gobierno Bolivariano de Venezuela también dispone de instrumentos para solucionar esta situación, otorgando el asilo político; concediendo el Estatus de Refugiado o bien simplemente cedulando al padre de un niño Venezolano que tiene 13 años. Igualmente también está en manos del Gobierno Bolivariano de Venezuela poder hacer las rectificaciones pertinentes en el acta de nacimiento de Iban Guridi Diaz.

Por mi hijo, por mi; por nosotros!!!

De una vida en el limbo a la lucha por nuestros derechos!!!

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/fZ6y

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal