lahaine.org

compartir

                    

Dirección corta: https://lahaine.org/gC4j

convertir a:
Convertir a ePub  ePub        Convertir a pdf  pdf

  tamaño texto

  enviar          imprimir


traductor

15/11/2022 :: Nacionales E.Herria, Venezuela

Asier Guridi, refugiado politico vasco, comienza una iniciativa de movilización y lucha en Caracas

x #IdentidadParaAsier
Asier Guridi Zaloña, refugiado politico vasco en Venezuela, comenzó hoy una iniciativa de movilización y lucha ante la sede principal del SAIME

[Euskara]

EUSKAL JENDARTEARI AGIRIA

 Nik, Asier Guridi Zaloña, Venezuelako Errepublika Bolibartarrean euskal iheslari politikoa, gaur, asteartea azaroak 15, Caracaseko Saimeren egoitza nagusiaren aurrean, nire nortasun-agiria eskatzeko asmoz mobilizazio eta borroka dinamika hasi dudala jakinarazten dut, Venezuelako Errefuxiatuen Komisio Nazionalak, Defentsa eta Atzerri Ministerioen bozkekin, erabakitakoari jarraiki. Horrela, bada, nortasun-agiriak ematen dituen Saime instituzioa Conarek (Comisión Nacional de Refugiados) harturiko Estatu-erabakia desobeditzen eta bete gabe uzten ari da.

 2021eko abenduaren 7an, arrazoi jakinengatik errefuxiatu-izaera aitortzen zidan Conareren dokumentua eman zidatenean, amaitutzat eman nuen Caracasen Espainiako Kontsulatu Orokorraren aurrean egiten ari nintzen gose greba. Aipatu dokumentuan, Venezuelako errefuxiatu eta asilodunen lege organikoaren araudiko 13. artikuluak dioenari jarraiki, Saime instituziora joan eta "oinezko" gisa nortasun-agiria egitea agintzen zitzaidan. Baina Saime instituzioak behin da berriz erantzun gabe utzi ditu nik nortasun-agiria eskatuz aurkeztu dizkiodan eskakizunak; era berean, aurkezturiko idatzizko eskakizunen kopiak egiaztagiri gisa sinatu eta zigilatzeari uko egin dio, haien aldetik behin da berriro gertatzen ari den isiltasun administratiboa babesteko. Saime instituzioak ez ditu eskariak erantzuten, ez bai eta ez ez; jaramonik egin gabe eta indokumentuta uzten ditu Venezuelan errefuxiatu-izaera aitortua duten pertsonak. Hau ez da beti horrela izan; adibidez, Dante Rivas Saimeko zuzendari zelarik, Conareko ordezkari batek errefuxiatua Saimeko egoitzara laguntzen zuen eta errefuxiatua nortasun-agiri batekin ateratzen zen. Ez da Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoaren aurkako neurri bat; izan ere, Asier Guridiri bezalaxe, azken garaietan errefuxiatu-izaera aitortu zaien pertsonei ere eragiten die Saimeren azkenaldiko jarrerak edo erabakiak.

 Venezuelako Errepublika Bolibartarreko Konstituzioari atxikita egingo den eta Caracaseko Baralt etorbideko Saimeren egoitza nagusiaren aurrean aurrera eramango den protestaldi baketsu honek izango duen lehen faseari elkarretaratze iraunkorra deituko diogu. Lehen fase honen helburua, informazioa zabaltzea eta elkartasuna bilatzearekin batera, Saimeko zuzendaritza, Conarek agindu bezala, Venezuelan errefuxiatu-izaera aitortu zaien pertsonei nortasun-agiriak ematen has dadin lortzea da. Ondoren, nortasun-agiria lortu arteko borrokaldiaren bigarren fase bat hasiko litzateke. Hastera noan protesta hau errefuxiatu-izaera aitortua didan Venezuelako Estatuaren kontra ez doala argiro azpimarratu nahi dut; aitzitik, Conareren agindua etengabe desobedituz errefuxiatuei nortasun-agiria emateari muzin egiten dion Saime instituzioaren kontrako protestaldi zuzena dugu.

 Besteak beste, Asier Guridik 14 urteko semea du, Saimek aitaren nortasun-agiriaren eskakizunei jaramonik ez egitearen ondorioak jasaten ari dena. Saimek eragindako indokumentazio egoeran blokeatuta egotearen ondorioak dira urte askoz semearen dokumentuak zuzendu eta ordenan jarri ezinik egotea.

 ASIERRENTZAT NORTASUN AGIRIA!

VENEZUELAN ERREFUXIATU-IZAERA AITORTU ZAIENENTZAT NORTASUN-AGIRIAK!

★ SAIME: Servicio Administrativo de Identificación, Migración y Extranjería

★ CONARE: Comisión Nacional de Refugiados; (Errefuxiatuen Komisio Nazionalak)

[Castellano]

COMUNICADO A LA OPINION PUBLICA

 Asier Guridi Zaloña, refugiado politico vasco en la Republica Bolivariana de Venezuela, hoy martes 15 de noviembre de 2022, comunico que comienzo una iniciativa de movilización y lucha ante la sede principal del SAIME en Caracas, con la finalidad de solicitar mi cedula de identidad, tal como ordeno la Comisión Nacional de Refugiados, con votos de los Ministerios del Interior, Defensa y Cancillería. Así pues, estamos hablando de que el organismo Saime esta desacatando, desobedeciendo e incumpliendo una orden de Estado emanada desde la Conare.

 El día 7 de diciembre de 2021 di por finalizada una huelga de hambre que llevaba a cabo ante el Consulado General de España en Caracas, cuando se me entrego el documento en que la Conare reconocía mi condición de refugiado por motivos objetivos....en ese mismo documento se me remitía al Saime para adquirir la condición de cedula de transeúnte, tal como esta previsto en el articulo 13 del Reglamento de la Ley Organica de Refugiados y Refugiadas, Asilados y Asiladas. Pero el Saime ha ignorado repetidas veces las solicitudes por escrito de mi cedula de identidad; se niega a entregar copia sellada de los escritos y carpetas que se han introducido en dicho organismo; para así facilitar aun mas el silencio administrativo reiterado ante las solicitudes de cedula. El Saime no contesta, ni si ni no, ignora y deja indocumentados a las personas en condición de refugio en Venezuela.... Esto no siempre ha sido así; antes en tiempos en los que Dante Rivas era Director del Saime, un funcionario de la Conare acompañaba al refugiado a las oficinas del Saime y éste salía con su respectiva cedula de identidad.... Tampoco es una decisión especifica contra el refugiado político vasco Asier Guridi Zaloña; sino es una decisión relativamente reciente del Saime que esta repercutiendo también a Asier Guridi, igual que al resto de personas que han adquirido la condición de refugiados en Venezuela en los últimos tiempos....

 Esta protesta pacifica apegada a la Constitución Venezolana, tendrá una primera fase que denominaremos plantón continuado ante la sede principal del Saime en la Plaza Miranda/Avd.Baralt de Caracas. Con la finalidad de informar, solidarizar y reclamar a las autoridades del Saime, que cumplan con la solicitud de la Conare de otorgar cedula a las personas en condición refugiados en la República Bolivariana de Venezuela. Luego llegaría una segunda fase de esta protesta, activando otro tipo de lucha, hasta obtener la correspondiente cedula de identidad. Quiero hacer constar que la protesta que hoy inicio no va dirigida contra el gobierno de la República Bolivariana de Venezuela, el cual me ha otorgado la condición de refugiado, sino contra la institucion SAIME que incumple, de manera reiterada, la orden de Conare de otorgar documentos a quienes han adquirido la condición de refugiado

 Señalar que Asier Guridi tiene un hijo venezolano de 14 años que actualmente esta sufriendo las consecuencias de que el Saime ignore la solicitud de cedula de identidad de su padre. Años sin poder poner en orden y rectificar documentos imprescindibles del hijo, por estar bloqueado en indocumentación por el Saime.

 DOCUMENTO DE IDENTIDAD PARA ASIER

DOCUMENTOS DE IDENTIDAD PARA LAS PERSONAS EN CONDICIÓN DE REFUGIADOS EN VENEZUELA

compartir

            

Dirección corta: https://lahaine.org/gC4j

 

Contactar con La Haine

Envíanos tus convocatorias y actividades!

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal