lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/06/2025

Asier Oiartzabal euskal preso politikoa aske geratu da, zigor osoa beteta

La Haine - Euskal Herria
Hogeita lau urtez izan dute gatibu preso politiko andoaindarra.

Asier Oiartzabal Txapartegi euskal preso politikoa gaur gelditu da aske, hogeita lau urte preso egin ostean. Martuteneko kartzelan egin ditu espetxealdiko azkeneko urteak, 2023tik gaur arte. Izan ere, 2023an lekualdatu zuten Lannemezanetik Martutenera. Lannemezanko esptxean egon aurretik, Saint Maur-en zegoen, sorlekutik 680 kilometrora.

2001ean kartzelaratu zuten andoaindarra, 30 urteko espetxe zigorra ezarri baitzioten, ETAren aparatu logistikoko kide izatea eta dinamita lapurtzea egotzita. 2024ko maiatzean 3. gradua eskuratu zuen eta 2024ko abendutik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.

Bi dira azken orduotan askatasuna berreskuratu duten preso politikoak. Astelehenean bertan Atarrabiako Txetxu Barrios euskal preso politikoa aske geratu zen baldintzapean, 27 urteko espetxealdiaren ostean.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal