lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 09/09/2016

Askatasunaren bidean, preso eta iheslari ohiren batzarrak, Euskal Herriari

Askatasunaren bidean
[Euskara]Dei egiten diogu Euskal Herri osoari bertara joateko amnistia osoaren alde borroka egiteko.

Askatasunaren bidean, preso eta iheslari ohiren batzarrak, prentsa-ohar honen bidez hauxe jakinarazi nahi dio Euskal Herriari:

1. Gure erabateko babes eta atxikimendua ematen diogu Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak heldu den igandean, arratsaldeko 14:00tan, Donostian antolatu duen manifestazioari.

2. Dei egiten diogu Euskal Herri osoari bertara joateko amnistia osoaren alde borroka egiteko.

3. Halaber, gure miresmena, esker ona eta elkartasuna adierazi nahi diogu espetxeetan borrokan ari diren euskal militante abertzale eta sozialista iraultzaile guztiei.

4. Era berean, gauza bera egin nahi dugu, gose greban aritu diren lau burkideei. Haien duintasun militantea eta borrokarako grina
eredugarriak dira guretzat.

5. Batzuk borrokan ari diren bitartean, ahal duten guztiarekin, beste batzuk interes politikero eta elektoralista lotsagarriarengatik, denbora luzez deus ere egin gabe egon ondoren, eta are okerragoa dena, egiten ari zenarena ezkutatzen eta oztopatzen aritu ondoren, bilera mediatiko oportunista bat egin dute preso gaixo larrien egoera erabiliz beren hauteskunde kanpaina partidistari ikutu borrokalari bat eman nahian.

Non egon dira orain arte Ehbilduko ehundaka eta ehundaka zinegotzi, dozenaka eta dozenaka alkate eta parlamentario? Amnistiaren aldeko borroka eta presoen askatasunaren gaia urte luzez geldirik eta baztertuta egon ondoren, hara non lau militante xumek egindako gose greba batek astindu dituen politiko profesionalak. Eta haien buru eta arduradun, Arnaldo Otegi jauna eta Maddalen Iriarte anderea. Haien jarrera ozenki salatu nahi dugu Euskal Herriaren aurrean.

6. Ildo beretik gogor salatu nahi dugu Ezker Abertzale erreformistaren aldeko zenbait preso eta iheslari ohik, Sortu alderdiaren une politikoarekin identifikatzen direnak, Donostiako manifestazio honen inguruan erakutsi duten jokamoldea. Ordu eta toki berean beste manifestazioa deitzearekin nahikoa ez izan, eta hara non agertzen diren preso eta iheslari ohi guztien izenean. Guk, preso eta iheslari ohi izanik, haiek bezala eta bezain, ez diegu inolako zilegitasunik onartzen denen izenean mintzatzeko, eta aldi berean oroitarazten diegu, gure batzarra, “PRESO ETA IHESLARI OHIREN BATZARRA” dela, jakin baitakigu guk ere ez dugula denen ordezkaritza.

7. Orain arte, Ezker Abertzale erreformistaren jarrera eta jokabide gero eta erasokorragoaren aurrean, isilik egon gara. Liskarrak eta intzidenteak herriz herri eta auzoz auzo biderkatzen ari dira, erreformistek Ezker Abertzalearen monopolioa galtzea inolaz ere onartu nahi ez dutelako.

Adierazi nahi dugu isilik eta geldirik egotearen garaia amaitu dela. Hile honen 17an egingo dugun prentsaurrekoan Euskal Herri osoari agertuko diogu egoera politiko orokorrari buruz, egin dugun azterketa.

Euskal Herrian, 2016ko irailaren 9an

ASKATASUNAREN BIDEAN
PRESO ETA IHESLARI OHIREN BATZARRA

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal