lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 14/02/2023

Aske antolakundea torturaren aurkako egunaren aurrean

ASKE
"Gaur, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean elkartu gara, bertan eman diren ehunka tortura kasu gogorarazteko eta salatzeko"

Gaur, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean elkartu gara, bertan eman diren ehunka tortura kasu gogorarazteko eta salatzeko. Bide batez, gogora ekarri nahi dugu Intxaurrondon ez ezik Euskal Herriko eta espainiar estatuko beste hainbat kuartel eta komisariatan ere milaka pertsona torturatuak izan direla, askapen prozesuaren parte edo gertuko izateagatik. Gutxienez, 5657 torturatu izan dira Euskal Herrian. Urteetan zehar, Intxaurrondoko kuartela izuarekin eta jazarpenarekin lotutako izena izan da. Oso ezagunak dira bertatik igaro diren euskal herritarrek pairatu dituzten tortura latzak. Izan ere, estatu espainolak bere burua "demokratikotzar duen arren, bere lege burgesetik kanpo dauden praktikak burutzeko prest egon da beti, zapalkuntzak aurrera eramateko xedearekin.

Hau guztia kontuan izanda, ezinezkoa zaigu beste aldera begiratzea eta ezer gertatu izan ez balitz bezala jokatzea. Horregatik, hemen bertan eman diren eta ematen jarraitzen duten jazarpen kasuak salatzeko beharrean gaude, jazotakoak iraganaz haratago berriz gertatzeko baldintzak indarrean daudelako oraindik, eta tortura horiek pairatu dituzten pertsonek ez dutelako inolako errekonozimendurik edo zilegitasunik.

Horren aurrean borrokatzea besterik ez zaigu geratzen. Iraganean estatu espainolaren partetik torturak pairatu dituztenengatik borrokatzea, batez ere, etorkizunean inork torturarik pairatu behar ez izateko. Azken helburu hori lortzeko, espainiar eta frantziar estatuen zapalkuntza gainditu eta Euskal Herri Langilearen mesedetan jardungo duen Euskal estatu independente eta sozialistaren bidean borrokatu beharra dugu. Eta bide horretan, amnistiaren lorpena ezinbesteko helburua dugu, amnistia baita Euskal Herri Langileak inolako jazarpenik ez pairatzeko berme bakarra.

Independentziaren eta sozialismoaren bidean, Euskal Herriak Amnistia!

ASKE

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal