lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 21/04/2026

Aske geratu da Aitzol Gogorza euskal preso politikoa, 26 urteren ostean

La Haine - Euskal Herria
Larriki gaixo dago eta 2014tik 2019ra 27 aldiz ospitaleratu behar izan zuten. Hala ere, 2019ko apirila arte ez zioten zigorra etxean betetzeko baimena eman.

Hogeita sei urtez gatibu egon ondoren, aske geratu da Aitzol Gogorza euskal preso politikoa. Oreretarra 1999ko abenduan atxilotu zuten frantziar Estatuan, ETAko kide izatea leporatuta, eta hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 2011n Espainiara estraditatu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak 2005ean ezarritako beste zigor bat betetzeko, 20 urtekoa. Ordutik, bi estatuetako zigorrak bete behar izan ditu, Espainiako Auzitegi Gorenak ez baitzion kontuan hartu Frantzian egindako espetxealdia.

Larriki gaixo dago Errenteriako preso politikoa. Hala ere 2019ra arte ez zioten zigorra etxean betetzeko baimena eman. Ordura arte, haren osasunak nabarmen egin zuen okerrera: 2014tik aurrera pairatzen duen gaixotasun psikikoak eragindako krisialdiak areagotu egin ziren, eta bost urtean 27 aldiz ospitaleratu behar izan zuten. Bi aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten, baina bere egoera oso larria izanik ere askatasuna eskatzeko saiakera judizial guztiak atzera bota zituzten. 2014an espetxealdi arinduaren eskaera ere ukatu zioten. Gaixotasun larri eta sendaezina zuelako espetxealdi arindua onartu zioten, kostata, 2019. urteko apirilean, eta ordutik etxean bete du zigorra.

 

Contactar con La Haine

 

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal