lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/06/2024

Aske geratu da Fermin Martinez Bergara euskal preso politikoa

La Haine - Euskal Herria
Espetxean 20 urte eman ondoren, Lannemezaneko espetxetik atera berri da.

Fermin Martinez Bergara preso politiko lodosarra Frantziak ezarritako zigorra bete ostean, Lannemezaneko espetxetik atera zen pasaden ostiralean. 1983an atxilotu zuten lehen aldiz, eta Baionako espetxean egon zen hainbat hilabetez. Beranduago aske utzi zuten, kontrol judizialarekin, eta bigilantzia saihestu ondoren bere militantziara itzuli zen. 2004an berriro atxilotu zuten, eta Frantziako poliziak 2001eko martxoan Grenoblen egindako dinamita-lapurretan parte hartu izana leporatu zion. Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz, bi bahiketatan parte hartu izana leporatu zion. 20 urte preso pasa ondoren aske geratu da lodosarra.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal