Aske geratu da Luis Iruretagoiena euskal preso politikoa
1978an atxilotu zuten Iruretagoiena lehen aldiz eta aske utzi zuten hilabete batzuk beranduago. Hau eta gero El Salvador-era joan zen iheslari bezala eta han FMLN salvadortarrarekin borrokatu zuen 80ko hamarkadan. Urte batzuk beranduago Euskal Herrira bueltatu zen eta 2007an atxilotu zuten , Cahorsen (Frantzia). 2013an, Iruretagoiena ETAko kide izateagatik epaitu zuten, eta 20 urteko zigorra ezarri zioten. 2016an berriz epaitu zuten, beste hiru militantekin batera, Jose Maria Aznar Espainiako Gobernuko presidente ohia hiltzen saiatzea leporatu zioten, misil-jaurtigailu batekin. Hala ere, kasu horretan absolbitua izan zen akusatuen aurkako frogarik ez zeudelako. Espetxealdian behin baino gehiagotan aldatu zuten kartzelaz Alençongo espetxean egin zituen zigor urte gehienak —Frantzian, 832 kilometrora—, 2018ko maiatzean Mont de Marsanera lekualdatu zuten arte —Okzitanian, 215 kilometrora—. Gerora, Lannemezanera mugitu zuten orain arte.
Iruretagoiena aske geratu ostean, zortzi dira Frantziako espetxeetan dauden euskal presoak: sei Lannemezanen eta bi Reaun —890 kilometrora—