lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 23/05/2024

Aske geratu da Roberto Lebrero euskal preso politikoa

La Haine - Euskal Herria
2001eko urritik espetxean zegoen gasteiztarra eta 22 urte preso eman eta gero baldintzapean aske geratu da.

Roberto Lebrero 2001ean atxilotu zuten eta 71 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten lehergailuak edukitzea eta talde armatuekin kolaboratzea leporatuta.

 Zigorraren parterik handiena Euskal Herritik ehunka kilometrora bete behar izan du.

2020ko urrian Sevilla II espetxetik (990 kilometrora) Burgosera hurbildu zuten eta, hilabete batzuetara, handik Zaballara lekualdatu zuten beste bi euskal preso politikoekin batera.

2022ko urrian hirugarren gradua lortu zuen eta iaztik, etxean preso zegoen kondena betetzen.

Atzo baldintzapeko askatasunean geratu zen, Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal