ASKE Hispanitatearen eta Guardia Zibilaren patroiaren egunaren kontra mobilizatzeko deia egin du


Urriaren 12an Espainar estatuak bere jai egun nazionala ospatzen du urteoro Amerikako kolonizazioan duena jatorria eta baita ere Guardia Zibilaren patroiaren eguna dugu hau, haibat ekimen militaristak antolatzea dakarrena estatu espainolean, esaterako desfile militarrak besteen artean.
ASKE antolakunde antirrepresiboa salatu duenez “Espainiar estatuak Euskal Herriaren aurka daraman zapalkuntza nazional eta sozialaren islaren eta goraipamenaren eguna dugu urriaren 12a, urteko beste edozein egunetan baino modu argiagoan geratzen dena” eta Guardia Zibila seinalatu du “Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu dutenen odolez zikinduta dituztenak, eta Euskal Herri Langileak pairaturiko zapalkuntza bermatzen duten guardia zibilak goraipatzen eta ohoretzen dituzten eguna ere bada”. Hala ere, ez da mugatu polizia talde honi, eta besteen funtzio errepresiboa ere azpimarratu du “honekin batera, beharrezkoa da zipayoek, foralek edota jendarmeek ere Euskal Herrian lekurik ez dutela argi uztea. Izan ere, guardia zibilek bezala, atxiloketen bitartez, mehatxuen bitartez, torturaren bitartez… Euskal Herriko zapalkuntza nazionala eta soziala bermatzen dute egunero, espainiar eta frantziar estatuen mesedepean lan egiten duten bitartean”, Era berean, jai egun inposatu honen aurrean borroka eguna bihurtzeko deia egin dute Euskal Herrian argi uzteko “ Euskal Herriko langileok kalera atera eta espainolak ez garela argi uzteaz gain, langileok ozen eta irmoki aldarrikatzea ez dugula esplotazioan oinarritzen den inolako sistemarik onartuko”.
Pasaden urtean baita ere manifestazioak antolatu zuten hainbat eskualdetan eta errepresioa markatu zuen egun hau izan ere Iruñeako manifestazioan tensio uneak bizi izan ziren Nabarrerian probokatzaile bat eta manifestarien artean, eta gertakari hauen harira 2 pertsona atxilotu zituzten, gorroto delitu bat egotziz. Urte honetan ASKE-ek salatu duenez baita ere indar errepresiboen partetik jazarpena egon da Mungiako manifestaziora deitzen zuen propaganda politikoa ipintzen hari zen jendearen kontra konkretuki, 7 pertsona identifikatuz eta materiala konfiskatuz.