lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 08/02/2024

ASKE-k Donostian eman diren neurri errepresiboen aurkako kanpaina abiarazi du

La Haine - Euskal Herria
Besteen artean, bi polizia-etxe berrien eraikuntza eta indar errepresiboen kopurua handitzea salatu dute.

ASKE antolakunde antirrepresiboak jakinarazi duenez komunikatu baten bidez(Gorputz errepresiboen indartzea gelditu! (lahaine.org) , EAJk Donostian 2 polizia-etxe berri eraiki nahi ditu hiritarron segurtasuna bermatzearen aitzakia baliatuta. Horretarako, Herrera zein Egia auzoetan polizia-etxe misto berri hauen eraikuntzaz gain, errekonozimendu faziala ezarrita duten kamara finkoak jarri. Gainera, munipak taser zein suzko armez hornitu dituzte, indar errepresiboak kameraz zuzkitu eta agenteen kopurua 450 ertzain eta 367 udaltzain izateraino igo nahi dute.

ASKE-k adierazi duenez “Euskal Herri Langilearen bizi baldintzak behera egiten ari diren garaiotan” ematen dira neurri hauek eta “delinkuentzia gisa ulertarazi nahi duten horien gorakada eta Euskal Herri Langilearen bizi baldintzen beherakadaren artean ukaezina den harreman bat dagoela gainazaleraziz. [...] Burgesiari mesede egiten dion kontsumora bideratutako aisialdi eredua aurrera eramateko erosahalmena duten horien segurtasuna bermatzea helburu duten neurriak” dira. Horrenbestez, “kontsumo gaitasun hori ez dugun langileon zuzeneko monitorizazio, pribatutasun urraketa zein zokoratzea” eragiten dituztela ondorioztatu dute.

Honen aurrean “indar errepresiboak aurrera daramatzaten kolpe errepresibo oro salatzea eta haiei erantzuteko beharrezkoak diren baldintzak” sortzea beharrezkotzat jo dute eta horregatik “jazarpena aurrera eramango duten gorputz errepresiboe aurrean antolatu eta borroka egitera” dei egin dute. Bukatzeko “Euskal Herri Langileak bere askapenerako egiten duen borroka erabat zilegi da, soilik borrokaren bitartez gaindituko baitugu Euskal Herri Langileak pairatzen duen jazarpen oro, amnistiaren eskutik burgesiaren interesetara diharduten gorputz errepresibo ororen suntsiketa lortuz” gehitu dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal