lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 03/01/2024

ASKE-k elkartasun eguna antolatu du Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzurekin

La Haine - Euskal Herria
Eguna bi preso ohiek irekita dauzkaten bi sumarioak aztertzeko mahai-inguruarekin hasiko da eta gero kontzertuak egongo dira; ateratako diru guztia errepresaliatuentzat izango da.

Jada 3 urte igaro dira Espainiako Auzitegi Naizonalak euskal preso ohiei sumario bat ireki ziela. Kolpe errepresibo hau eta urte bat geroago, beste sumario bat ireki zieten, 2002an ustez egindako bi ekintza leporatuz, hurrenez hurren. Hau gutxi balitz, Jon eta Ruben 2013an espetxeratuak izan ziren, etxetik ehundaka kilometrotara, Espainiar estatuko ziegetan. 2014an aske geratu ziren, ez baitzuten haien aurkako frogarik.

Gertakari hauen harira ASKE antolakundeak elkartasun eguna antolatu du Andoaingo gaztetxean, Urtarrilaren 6ean. Arratsaldeko 18:00tan mahai-ingurua egingo da Jon eta Rubenekin, errepresioaren inguruan hausnartzeko, eta batez ere beraien kasuan sakontzeko. 22:30etan ondorengo kontzertuak egongo dira: Arene6, Bulkada eta Stupid Fuckin People. Sarrerak 10€-tan salduko dira gaztetxeean, egunean bertan. Lortutako diru guztia errepresaliatuen gastuei aurre egiteko erabiliko da.

Antolakunde antirrepresiboak adierazi duenez Espainiar eta Frantziar estatuek “jazarpen mota ugari erabiltzen dituzte, baina helburua berdina da: mugimendu iraultzaile eta borroka oro gelditzea. Euskal Herri osoan bezala, gure eskualdean ere kasu errepresibo ugari egon dira, baina azken urteetan larrienetako bat izan da Jon Lizarribar eta Ruben Gelbentzuk jasan dutena”.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal