ASKE mobilizazioak burutu ditu Hispanitate eta Espainako armadaren egunaren kontra


Urriaren 12an, Hispanitate zein Espainako armadaren egunean, ASKE antolakunde antirrepresiboak deituta mobilizazioak burutu zituzten Hego Euskal Herriko eskualde ezberdinetan. Goizean Mungia, Donostia eta Gasteizen izan zuten lekuko mobilizazioak eta arratsaldean Iruñean, besteen artean “Hau ez da Espaina, Euskal Herria da” eta “Indar errepresiboak suntsitu” ohiukatuz. Mungiako manifestazioa herrian dagoen kuartel militarrean bukatu egin zen non ertzaintzak hau babestu zuen kordoi bat formatuz, Donostian ere antzeko egoera heman zen baina oraigoan Loiolako kuartelean. Gasteiz eta Iruñako mobilizazioak hirietako alde zaharratik igaro ziren eta azken hau espainako poliziaren eta foraleen presentzia haundia izan zuen Txintxilla komisaria eta Nafarroako parlamentua kustodiatuz.
(Mungiako mobilizazioa)
Manifestazioaren amaierako irakurketan, urriaren 12koa “Espainiako Estatuak inposatutako jaiegun bat” dela nabarmendu dute, baita “eskuak Euskal Herriaren askatasunaren alde borrokatu dutenen odolez zikinduta dituztenak, eta Euskal Herri langileak pairaturiko zapalkuntza bermatzen duten guardia zibilak goraipatzen eta omentzen dituzten eguna” ere badela. Horrela, “argi” utzi nahi izan dute Guardia Zibilak, Espainiako Poliziak Ertzaintzak, Foruzaingoak eta Jendarmeriak “Euskal Herrian lekurik ez dutela”: “Indar errepresibo horiek, Espainiako eta Frantziako Estatu kapitalisten beso armatua izanda, Euskal Herria zapaltzen dute”. Gaineratu dutenez, “Espainiako eta Frantziako Estatu burgesen helburua da Euskal Herriaren nazio izaera gorpuzten duten baldintza objektiboak ezabatzea, asimilazio prozesua burututa. Euskal Herriko kultura bereganatu eta merkantilizatu dute, folklorera murrizteko helburuarekin. Halaber, gaztelania eta frantsesa inposatzen dituzte, euskara desagerpenera kondenatzen duen diglosia egoera elikatuz”. Horregatik, “urriaren 12a borroka egun bihurtu” behar dela aldarrikatu dute, “presente edukita egun hau eguneroko borroken jarraipena izan behar dela”. “Ezinbestekoa da Euskal Herriko langileok, eguneroko lanaren bitartez, euskal estatu independente eta sozialista eraikitzea, beharrezkoak diren baldintzak sortuz eta hori ahalbidetuko duen prozesu iraultzailea elikatuz”, gehitu dute. Horretarako, “prozesu iraultzailea martxan jarriko duen Jardun koordinakundea elikatzea eta bertan parte hartzea” beharrezkotzat jo dute: “Soilik Euskal Herri langileak pairatzen dituen zapalkuntza guztiak borrokatzen dituen proiektu integralaren bidez eskuratu ahal izango da Euskal Herriaren askatasuna; euskal estatu independente eta sozialistaren baitan egikarituko dena, eta, bide batez, Euskal Herri langilea errepresioaren bitartez azpiratuta mantentzen duten indar errepresiboak suntsitzea bermatuko duena”.
(Iruñeako manifestazioaren bukaera, San Franzisko plazan)