lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 16/09/2024

Pasaden asteburuan hiru eraso matxista izan ziren Gasteizen

Berria/La Haine
Gainera, duela hamar egun gertatutako sexu-eraso baten salaketaren berria jaso da.

Hiru gizon atxilotu dituzte asteburu honetan Gasteizen, haien bikotekideei —hirurak emakumeak— eraso egitea leporatuta. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi du larunbat goizaldean atxilotu zutela gizon horietako bat, haren bikotekideak larrialdi zerbitzuetara deitu eta gero; salatu zuen gizonak eraso egin ziola. Salburua auzoan egin zion gizonak eraso emakumeari. Udaltzainek biak atxilotu zituzten; gizona, indarkeria matxista leporatuta, eta emakumea, «etxeko indarkeria» egotzita.

Gau berean atxilotu zuten beste gizon bat Txagorritxu auzoan. Haren bikotekideak salatu zuen gizonak jo egin zuela etxe batean. Gau horretan ere atxilotu zuten beste gizon bat, Zabalgana auzoko taberna batean, haren bikotekideari jazartzea leporatuta. Gainera, Gasteizko Udalak jakinarazi du duela hamar egun gertatutako sexu eraso baten salaketaren berri jaso duela.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal