lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 28/06/2024

Asteazkenean lan istripuz zauritako garraiolari olaztiarra hil da

La Haine - Euskal Herria
Bestalde, langile bat larriki zauritu da Ziebernan, makina batek harrapatu eta bi hankak moztu dizkio.

44 urteko kamioilari bat, Olaztiko bizilaguna, hil egin da asteazken arratsaldean, N-I errepidean, Idiazabal parean (Gipuzkoa), zirkulazio-istripu larri bat izan ostean. Garraiolariak zauri oso larriak jasan zituen, eta hasieratik bere egoera kritikoa zen. Gaur jakinarazi dutenez ospitalean hil da.

Bestalde, langile bat larriki zauritu da Ziebernan, makina batek azpian arrapatuta. Haizea Wind enpresak azpikontratatutako 48 urteko langilea Superportuaren barruan ari zen beharrean. Galdaragintza-sailean zegoen, eta makina batek harrapatu eta bi hankak moztu dizkio. Langileek laguntza psikologikoa behar izan dute.

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal