lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 17/04/2024

Atzo Preso Politikoen Nazioarteko egunaren harira 6 euskal preso politiko gutun bat zabaldu zuten

La Haine - Euskal Herria
"Antolakuntzak, bai barruan zein kanpoan, gure indarrak handitzen ditu eta bi aldeetako lotura ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko eta gure helburuak, herri eta klase zapaldu gisa, lortzeko"

Atzo, apirilak 17, preso politikoen nazioarteko egunean Garikoitz Etxeberria, J.M. Etxeberria "Goierri", Fernando Jodra, Jon Kepa Preciado, Patxi Ruiz eta Mikel Sansebastian euskal preso politikoak honako gutun hau bidali zioten Argia hedabideari:

Apirilaren 17an Preso Politikoen Nazioarteko eguna dela eta, idazki hau sinatzen dugunok data honetan dagokigun protagonismoaren zatia aprobetxatu nahi dugu lerro batzuk plazaratzeko.

Preso politikoon existentzia, gatazka eta borroka politikoak indarrean dauden seinale bat da. Euskal Herriak hamarkadak daramatza borroka iraultzaile eta antifaxistan protagonista izaten; beraz, militante politikoen kontrako eraso eta errepresioaren lekuko izaten ere.

Gure lurraldeko auzo eta herrietan preso politikoekiko elkartasuna beti presente egon da eta, gaur egun, hola izaten jarraitzen du.

Preso politikook kartzelarekin ordaintzen dugu askatasun nazional eta sozialarekiko erakutsi genuen eta erakusten dugun konpromisoa, eta sistema errepresiboaren erdigunean urteak eta urteak igarotzen ditugu. Hori da, hain zuzen ere, sistema kapitalistak daukan eskaintza, berari aurre egiten diotenentzat, matxinatzen direnentzat, eta amore ematearen eta zapaltzen gaituen sistemaren onarpenaren ordez borroka koherentea aukeratzen dutenentzat.

Beraz, gure presentzia arlo politiko eta sozialean beharrezkotzat jotzen dugu, eta hori da gaur aldarrikatu nahi duguna.

Antolakuntzak, bai barruan zein kanpoan, gure indarrak handitzen ditu eta bi aldeetako lotura ezinbestekoa da aurrera jarraitzeko eta gure helburuak, herri eta klase zapaldu gisa, lortzeko.

Gu ez gara ez terroristak ezta delinkuenteak ere, eta hori da gaurko egunean plazaratu nahi dugun beste mezu bat. Gu militante politikoak gara eta hola aritzea da gure asmoa. Horrela ikusi eta errespetatu behar gaituzte.

Gure apustua hona ekarri gintuen konpromiso zintzoarekin jarraitzea da, gure izaera politiko iraultzaileaz baliatzea gure ekarpenik onena egiteko borroka askatzailean.

Bukatzeko, milaka preso palestinar horiek gogoratu nahi ditugu, emakume, gizon eta nerabeak, Israel estatu sionistaren ankerkeria egunero sufritzen ari direnak. Animo eta elkartasun osoa!

Presoak kalera, amnistia osoa!

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal