lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 02/03/2026

Aurtengo martxoaren 3an ere, blokea antolatu du JARKI antolakunde iraultzaileak

La Haine - Euskal Herria
Gasteizko sarraskiaren 50. urteurrena izango da aurtengoa, eta "Kapitalaren erasoen aurrean, borrokak darrai" izango du lelotzat blokea.

Bihar beteko dira 50 urte Gasteizko (Araba) sarraskia izan zenetik. 1976ko martxoaren 3an, greba orokor batean, Espainiako Polizia Armatuak egindako sarraskia izan zen. Zaramagako Asisko San Frantzisko elizaren barruan biltzarra egiten ari ziren milaka langileei gas negar-eragileak jaurti zizkieten poliziek, indarrez aterarazteko; eta, elizaren ate bakarretik irten ahala, bi mila tiro baino gehiago egin zizkieten indar errepresiboek. Bost langile hil zituzten, eta 150 zauritu.

JARKI antolakunde iraultzaileak jakinarazi duenez, aurten ere antolatu du blokea. Arratsaldeko 17:30etan jarri dute hitzordua San Frantsizko elizan, eta "Kapitalaren erasoen aurrean, borrokak darrai!" izango du lelotzat. Aurrerago mobilizazio orokorrera batuko da.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal