lahaine.org
Nacionales E.Herria :: 25/06/2025

Azken 24 orduetan hiru langile hil dira lan-istripuetan Euskal Herrian

La Haine - Euskal Herria
Horietako bi basogintza lanetan izan dira, bata Altsasun eta bestea Eskoriatzan. Hirugarrena, Donostian, istripu ez traumatikoan.

LAB-ek adierazi duenaren arabera, atzo eguerdian, Altsasun basolanetan ziharduen 45 urteko langilea lan istripuz hil zen pago baten adarrak jo zuenean. Langilea Logroñoko enpresa batek kontratatua eta bakarrik ari zen basolanetan, hau da, hilkortasun handiena erakusten duen lanbidean, derrigorrezkoa den errekurtso prebentiborik ez lankiderik gabe.

Bigarren lan-istripua gaur izan da Eskoriatzan, hau ere basolanetan, adar batek jota hil da. Langilearen inguruan sindikatuek ez dute beste daturik. Ofizialki aitortua izan dela soilik.

Hirugarren ezbeharra Donostian izan zen, astelehenean, lorezaintza lanetan ari zen 65 urteko langileak istripu ez traumatikoa izan zuen eta lanpostuan bertan hil zen. Belar txarrak kentzen ari zen, belauniko.

 

Contactar con La Haine

 

Este sitio web utiliza 'cookies'. Si continúas navegando estás dando tu consentimiento para la aceptación de las mencionadas 'cookies' y la aceptación de nuestra política de 'cookies'.
o

La Haine - Proyecto de desobediencia informativa, acción directa y revolución social

::  [ Acerca de La Haine ]    [ Nota legal ]    Creative Commons License ::

Principal