Baldintzapean aske geratu da Alicia Saez de la Cuesta euskal preso politikoa
2001ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, kuartelera eraman zuten eta inkomunikatuta zegoela torturak jasan zituen.
Alizia Saez de La Cuesta euskal preso politikoa baldintzapeko askatasunean geratu da Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez. 25 urte zeramatzan preso.
2001ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, A Coruñako establezimendu bateko mahai batean zegoela. Kalez jantzita zeuden Guardia Zibileko bost agente lokalera sartu ziren, eta, buruan arma bat jarri ondoren, atxilotu egin zuten. Atxiloketaren ostean, kuartelera eraman zuten eta inkomunikatuta zegoela torturak jasan zituen.
Azken urteetan sabanaketa politikaren ondorioak pairatu behar izan zituen, 2020an Logroñora hurbildu eta 2022an Zaballako espetxera eraman zuten arte. 2024ko azaroan hirugarren gradua ezarri zioten eta 2025eko martxotik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.







