Baldintzapean aske utzi dute Asier Rodriguez Lopez euskal preso politikoa

Asier Rodriguez Lopez Santurtziko preso politikoari baldintzapeko askatasuna onartu zioten atzo. Osotara, 15 urte igaro ditu espetxean: 2023an hirugarren gradua eskuratu zuen, baina Eusko Jaurlaritzak ezarritako hirugarren gradua baliogabetu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Basauriko espetxera sartu zuten berriz santurtziarra. 2024ko otsailaz geroztik medio telematikoen bitartez bete du kondena.
Rodriguez Lopez 2010ean atxilotu zuten, Portugaleteko (Bizkaia) Kristo plazan dagoen BBKren sukurtsalaren aurka molotov koktelekin egindako eraso baten harira. Erasoa egiten ari ziren unean, Ertzaintzaren patruila bat gerturatu zen, eta liskarrak izan ziren.







