Baldintzapean aske utzi dute Jose Maria Novoa euskal preso politikoa

Jose Maria Novoa euskal preso politikoa baldintzapean aske utzi dutela jakinarazi zuten atzo. Hogeita sei urte egin ditu kartzelan: Urte horietan, Murtzia eta Leongo espetxeetan egon zen urrunduta eta 2021eko amaieran itzuli zen Euskal Herrira. 2024ko ekainean 3.gradua ezarri zioten zigoitiarrari eta urte bereko azarotik baliabide telematikoen bidez bete du bere zigorra.
Jose Maria Novoa Arroniz 1999ko abenduaren 25ean espetxeratu zuten. 29 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 2002an, Alfonso Parada Ulloa Guardia Zibileko ofizialordea exekutatu izana egotzita. 2022an bete zituen zigorraren hiru laurdenak eta 2023ko maiatzean hirugarren gradua ezarri zioten. Horrekin kalera atera zen, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren helegitearekin berriz ere espetxeratu egin zuten. Urtebete beranduago berreskuratu zuen hirugarren gradu hori.







